Larunbateko Kantunjira berezia

Larunbatean, Euskaraldia dela eta, Kantujiraren saio berezia egin zen. Egun hartako partaideek goian ikus daitekeen argazkia atera zuten. Saio berezia hasi baino lehen hainbat partaideek izena emateko aukera izan zuten eta beste hainbatek beraien txapak jaso zituzten.

Zorionez ekimena aurrera eramateko eguraldiak lagundu zuen. Horretaz gain hainbat herritako pertsonak ere bertaratu ziren ekimenean parte hartzera eta saio berezi honi bultzada ematera.

Kantujira berezia dator larunbat honetan!

Euskaraldia dela eta, biharko Kantujira zertxobait berezia izango da. Euskaraldia girotzeko, maiatzak 10ean egingo den Kantujira zertxobait berezia izango da. Ohi bezala Herriko Plazan hasiko da 12:00etan eta 13:00etan amaitu. Animatu eta bertaratu!

Herriko elkarteak Euskaraldia girotzen

Elkar mugituz egingo dugu dio aurtengo Euskaraldiaren lemak, eta Errenteria/Oreretan horrela egin dugu. Herri Batzordearen parte izan diren eta ez diren herriko hamarnaka eragilerekin lankidetzan ondu dugu aurtengo Euskaraldiko egitaraua.

Errenteria arigune da eta biztanleok eroso euskaraz bizi gaitezen lanean gabiltza herriko txoko eta eremu desberdinetan, bakoitza beretik, baina guztiok helburu berdin batekin: Errenteria/Oreretan ere euskaraz bizi gaitezen ahalbidetzea. Zentzu horretan, egitarau honek hamaika aukera eskaini nahi ditu, euskaraz bizi nahi duen ororentzat egokitu eta gazteenetik hasi eta helduenetaraino denok eduki dezaten Euskaraldiaz gozatzeko aukera.

Ahobizi edo belarriprest moduan izena ematearekin batera, hizkuntza etxean bereganatuta edo eskolan ikasita, norberaren ondoan daudenei euskaraz egingo diegu; edota, ulertzen badugu, gurekin euskaraz egitera gonbidatuko ditugu euskal hiztunak.

Gurekin bat egin eta euskara mugitzen lagunduko? Elkar mugituz egingo dugu!

Eraldatzen doa euskal hiztunon komunitatea

Badator Euskaraldia: datorren maiatzaren 15ean emango diogu hasiera.

Asko eta azkar eraldatzen ari da gure hizkuntza komunitatea. Horregatik, euskarazko ohitura berriak hartzera gonbidatzeko ariketa denez, Euskaraldian hiru hiztun mota aintzat hartu nahi izan dira: euskara etxean jaso duten hiztunak, eskolan euskara ikasi dutenak eta euskara urrun duten giroetan sortu diren euskal hiztunak.

Euskaraldiko dinamizatzaile Naroa Etxeberriaren begiradapean, elkarrizketa interesgarria egin die Garazi Belokiri, Aitor Majadari eta Fadoua El Machhour-ri Oreretako Diario Vascoren kronikak. Hurrenez hurren hiru hiztun mota horien erreferentzia dira, eta Euskaraldiaren hamaikako kideetako batzuk dira.

Irakurri hemen elkarrizketa.

Eman izena euskaraldian.

Bean-Art Tailerra – Familian Jolasean!

Hilabete honetako Familia Jolaseaneko ekintza berezia badator! Oraingoan Bean-Art tailerra izango da. Kartelean dioen bezala larunbat honetan izango da, apirilak 12an 16:30etatik 18:30etara. Jose Luis Caso Aretoan, Merkatuzar eraikinean egingo da. Adi ibili izena emateko azken eguna ostiralean izango da, apirilaren 11ean. Izen ematea hemen: https://gazteria.errenteria-udala.eus/ Animatu!

Ponpoi-panpinak familian egiteko aukera

Ohi bezala, hilabeteko azken larunbatean Familia Jolaseanen ekintza berezia egingo da. Hil honetako ekintza ponpoi-panpin tailerra izango da. Martxoak 29an, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretoan edukiko dute aukera familiek.

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, gaur duzue azken eguna beraz azkar ibili. Izena emateko sartu ondorengo estekan: https://gazteria.errenteria-udala.eus/eu

Errigorako produktuak erosgai

Hasia da Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba olio birjina estra eta nekazaritzako beste produktu batzuk erosi ahal izango dituzue ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Lau Haizetarak babestu egiten du Aukerak Sortzen ekimenak bideratutako elikadura burujabetza, hau da, Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte eta kontzientzia hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da.

Oharra: “Lau Haizetara, Merkatuzarren” aukeratu behar duzu, bertan eskaera jasotzeko.

Euskaraldiaren aurkezpena Oreretan

Aurkeztu da Euskaraldiaren 4. edizioa Errenteria/Oreretan: 11 eguneko ariketa soziala datorren maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Aurtengo berritasunak ere aurkeztu dira; horien artean, aurten oreretarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute.

Herritar ugarirekin batera, herriko entitate eta elkarteak batu dira aurkezpenera. Ekitaldia Julen Olaizolaren bertsoekin hasi da. Ondoren Naroa Iturrik eta Naroa Etxeberriak zuzendu dute ekitaldia. Aurtengo Hamaikakoa ere aurkeztu da, euskal hiztunen komunitatearen aniztasuna irudikatu duena: etxean euskara transmititu zaien hiztunak, euskara eskolan ikasi dutenak eta euskara urrun duten giza taldeetan sortutako euskaldunak. Herri Arte Eskolako dantzariek ere hartu dute parte. Dantzariek Hamaikakoari agurra dantzatu diete, eta ondoren giro paregabean hainbat mokaduz gozatu dute hurbildutakoek.

Norbanakoen izena ematea gaur zabaldu da. Nahiz eta beste urteetan izena eman, aurten berriro ere eman behar da. Parte hartu Euskaraldian!

Izena emateko: https://euskaraldia.eus/

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia ostiral honetan egingo da!

Euskaraldiaren 4. edizioa badator! Hori aurkezteko ostiralean, martxoaren 14ean, aurkezpen ekitaldia egingo da. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Foru Plazan edo Merkatuzar eraikinean, eguraldiaren arabera. Bertan, Euskaraldia aurkeztuko da, Oreretako aurtengo hamaikakoa eta luntx bat ere egongo da.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15ean hasi eta 25 arte izango da. Egun horietan zehar hainbat ekimen desberdin egingo dira, eta hasi arte ere. Horiei buruz informazio gehiago jasotzeko, Whatsapp kanal bat sortu da, izena emateko hemen uzten dizuegu linka.

https://labur.eus/euskaraldia2025errenteriaorereta

Martxoak 8ko kantujira

Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia aldarrikatzeko asmoekin bat egin zuen Lau Haizetararen Kantu Jirak ere.