Mintzalaguna

Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Euskaraz praktikatu nahi duzu eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskara praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan. Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua? Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazten. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Zurekin euskaraz egin nahi dugu Gaur egun 7000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: mintzalagunak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta mintzalaguntzaileak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari edo aritu nahi dutenei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Izen ematea zabalik Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea. Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, gehiago jakin nahi baduzu idatzi mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera edo 688 765 398 telefonora. Bestela, https://forms.gle/aXTTNJuPCbHYsAey6 estekan ere eman dezakezu izena.

Erlazionatutako berriak:

Mintzalaguna egitasmoaren ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.