Kantu afari batez emango zaio hasiera Euskaraldiari. Azaroaren 18an izango da Niessen elkartean. Kantu afariaren animazio taldean arituko dira Arkaitz Miner (biolina), Xabi Vesga (txistu) eta Josu Berra (kitarra). Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hitzez ekiteko garaia!