Hasi da Mintzapraktikan izena emateko bigarren kanpaina!

2024-2025 ikasturteko kartela

Mintzapraktika oso ekimen interesgarria, baliogarria eta lagungarria da. Bertan ahozko euskara praktikatu nahi duten 5 edota 6 pertsona biltzen dira. Ez daude bakarrik ordea, bidelagun batek, euskaldun zahar batek edota euskara maila altua duen batek, laguntzen die. Praktika hau astean behin izaten da, ordu betez edo ordu t’erdiz. Helburua euskaran jariotasun eta euskara praktikatzea da, gune eroso bat baliatuz. Ordutxo hori lagun giroan igarotzen du taldeak, akatsak egiteko leku bat da, eta hori gutxi balitz pertsona berriak ezagutzeko beste modu bat ere bada.

Guztiz doakoa den egitasmo bat da, zure ordutegira egokitzen dena. Hau da, izena ematerako orduan, egokien datorkizun orduei buruz galdetuko zaizu eta horren arabera egokitzen da taldea. Momentu honetan mintzalaguntzaileen faltan gaude, beraz euskaldun zaharra, euskara maila altua edota euskarari laguntzeko anima zaitez! Izena emateko Lau Haizetara elkartera bisitatxo egin dezakezu astearte eta ostegunetan 18:00-20:00, izena emateko edota edozein zalantza argitzeko. Bestela deitu 613 25 49 04 telefonora!

Euskaraldiko Herri Batzordea bildu da

Euskaraldiko Herri Batzordearen lehen bilera, Lau Haizetarako egoitzan

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da. Hori antolatzeko Naroa Etxeberria, Euskaraldiaren koordinatzaila, buru belarri dabil. Baina ez dago bakarrik, hainbat eragilek eta norbanakok lagunduko diote bidean.

Atzo, urtarrilak 30, 19:00etan elkartu zen aurtengo herri batzordea. Hibaika arraun elkarteak, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Xenpelar AEK, Orereta Ikastola, Iñaki Pikabea, Ereintza Dantza Taldea, Udal Hezkuntza Politika Saila, Kaputxinoetako Auzo Elkartea, Oreretako Rugbi taldea, Touring Kirol Elkartea, Ereintza Eskubaloia, Idoia Ibarguren eta Oarso Bolei taldea elkartu ziren.

Lehenengo aurtengo aldaketak azaldu ziren, horien artean, hirugarren figura euskaratik urrun baina euskararen aldea dagoen pertsonaren figura. Hainbat gai jorratu ziren, horien artean Oreretako Hamaikakoaren partaideak.

Hurrengo bilera otsailaren 20an egingo dute 18:30etan. Bertaratu nahi duen edonor ongietorrita dago, izan norbanakoa edo eragilea.

Atzo Taupa mugimenduaren Taupada jardunaldian egon ginen

Xabier Harluxet, BIZI mugimenduko partaidea

Atzo, 2025eko urtarrilaren 30ean Lau Haizetararen kideok “Taupada” jardunaldian egon ginen. Hainbat hitzaldi interesgarri jaso genituen adituen partetik.

Goizeko 10:00etan hasi Jon Zabala Arando, gizarte psikologiako doktoregaia eta EHUko kultura , kognizioa eta emozioa ikertaldeko kidea. Doktoregaia bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizartearen ongizateari buruz aritu zen. Hainbat gauza ikasi genituen baina horien artean, poteoan ibiltzea gizabanakoarentzat ona zenarekin gelditu ginen batez ere.

Zabalaren hitzaldiaren ostean, irakaslegaiei buruzko solasaldia jaso genuen Huheziko Letizia Garcia eta Enertiz Garroren partetik. Eskoriatzako kanpusean dira irakasle hizlari hauek. Bertako ikasleak euskararen eragile aktibo bihurtzeko egindako esperimentuari buruz ibili ziren, oso modu entretenigarrian eta interesgarrian.

Horren ostean, 11:25etan zehazki, Xabier Harluxet , BIZI mugimeduko partaidea, klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzeari buruz solastu zuen. Horrekin batera hainbat liburuxka banatu zizkigun BIZI mugimendua zer den ikas dezagun, eta egia esateko oso mugimendu interesgarria dirudi.

Eguerdia heltzean, atsedenerako ordua iritsi zen. Hainbat patata tortila pintxoz eta beste hainbat pasteltxoz gozatu genuen. Atsedena amaituta Igor Ahedo, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko partaidearen txanda iritsi zen. Bere txandan, gaur egungo gizartea aktibatzeko hainbat gomendio eman zizkigun.

Azkenik, aurreko hizlari batzuekin eta berri batzuekin osatutako mahai ingurua entzun genuen. Hainbat galdera desberdin erantzun zituzten partaideek, hainbat ikuspuntu desberdin azalduz.

Jardunaldia amaitzean Oreretara itzuli ginen arratsaldean beste hitzordu bat genuelako

Topagunearen batzarra

Topagunearen batzar osoan izan gara Ermuan, beste euskara elkarteekin  batera. Erabileraren aroari begira, erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzea helburu duten mugimenduaren eragile eraldatzailea izatera iritsi nahi du.
#BateraJauzi #Euskalgintza

Korrika

23. Korrika guregana etorri zenean, herriko kolektiboen artean oroimen, aitortza, ahalduntze eta harrotasun ariketa bikaina egin  genuen. Orain bihur dezagun ariketa hori komunitatea indartzeko arduraren aldeko deia.
#Korrika23 #HarroHerri #Errenteria #Orereta

Korrika

Herritarren euskaldun izateko gogoa elikatzen egindako jarduna saritu nahian, Korrikan Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleekin bat  egingo dugu. Bihar larunbatez 23:30ean Morrongilleta kalearen hasieran.
#Korrika23 #Errenteria #Orereta

Hizkuntza aniztasuna

Hizkuntza aniztasuna errealitate bat da gurean. Aniztasuna aitortzea lehen urratsa da euskara kohesio hizkuntza gisa eskaintzeari begira. Korrikako Harro Herri Egunean familiekin landutakoa erakusgai jarri dugu Lau Haizetarak eta Oarsoirriak.
@oarsoirriak @oreretakoaek #23korrika

Galdetegia

Gazte Asanblada ikerketa bat egiten ari da Oreretako gazteen euskararen erabilerari buruz. Horretarako,  herriko gazteei (18-30 urte) galdetegi anonimo bat betetzeko eskatu diete (otsailaren 10a azken eguna). Lagundu ikerketan, galdetegia betez.
docs.google.com/forms/d/1kRH1U