
Aurkeztu da Euskaraldiaren 4. edizioa Errenteria/Oreretan: 11 eguneko ariketa soziala datorren maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Aurtengo berritasunak ere aurkeztu dira; horien artean, aurten oreretarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute.
Herritar ugarirekin batera, herriko entitate eta elkarteak batu dira aurkezpenera. Ekitaldia Julen Olaizolaren bertsoekin hasi da. Ondoren Naroa Iturrik eta Naroa Etxeberriak zuzendu dute ekitaldia. Aurtengo Hamaikakoa ere aurkeztu da, euskal hiztunen komunitatearen aniztasuna irudikatu duena: etxean euskara transmititu zaien hiztunak, euskara eskolan ikasi dutenak eta euskara urrun duten giza taldeetan sortutako euskaldunak. Herri Arte Eskolako dantzariek ere hartu dute parte. Dantzariek Hamaikakoari agurra dantzatu diete, eta ondoren giro paregabean hainbat mokaduz gozatu dute hurbildutakoek.
Norbanakoen izena ematea gaur zabaldu da. Nahiz eta beste urteetan izena eman, aurten berriro ere eman behar da. Parte hartu Euskaraldian!
Izena emateko: https://euskaraldia.eus/