EUSKARALDIA

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 3ra bitarte.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Beste helburu batzuk hauek dira:

-Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko.

-Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea.

-Inertziak apurtzea.

-Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea.

-Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez.

-Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea.

-Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Aurreko hau kontuan izanik urte beteko prestakuntza tarte bat izango dugu herrian, norbanakoak erakarri eta ariguneak sortzeko. Horretarako kale ekimen, ekimen kultural desberdinak eta formazio saio desberdinak eskeiniko dira.

Euskaraldiak irauten dituen 15 egun zehatzen jarduera kolektiboa eramango da aurrera.