
Elkar mugituz egingo dugu dio aurtengo Euskaraldiaren lemak, eta Errenteria/Oreretan horrela egin dugu. Herri Batzordearen parte izan diren eta ez diren herriko hamarnaka eragilerekin lankidetzan ondu dugu aurtengo Euskaraldiko egitaraua.
Errenteria arigune da eta biztanleok eroso euskaraz bizi gaitezen lanean gabiltza herriko txoko eta eremu desberdinetan, bakoitza beretik, baina guztiok helburu berdin batekin: Errenteria/Oreretan ere euskaraz bizi gaitezen ahalbidetzea. Zentzu horretan, egitarau honek hamaika aukera eskaini nahi ditu, euskaraz bizi nahi duen ororentzat egokitu eta gazteenetik hasi eta helduenetaraino denok eduki dezaten Euskaraldiaz gozatzeko aukera.
Ahobizi edo belarriprest moduan izena ematearekin batera, hizkuntza etxean bereganatuta edo eskolan ikasita, norberaren ondoan daudenei euskaraz egingo diegu; edota, ulertzen badugu, gurekin euskaraz egitera gonbidatuko ditugu euskal hiztunak.
Gurekin bat egin eta euskara mugitzen lagunduko? Elkar mugituz egingo dugu!
