Bazkideen azken batzar osoan, talde eragilea berritu dugu Lau Haizetaran. Gaztetu eta emakumetu egin dugu taldea, hain zuzen ere Errenteria/Oreretan aktibazio soziala eta linguistikoa uztartzen jarraituko duena. Beste pertsona eta entitate batzuekin elkarlanean erronka komunitarioei erantzutea izango da gure xedea. Argazkian talde eragileko kide batzuk ageri dira.
Egoitza berria
Karena-ren musika bikainaz lagunduta, egoitza berria inauguratu genuen bazkidez eta bidelagunez inguratuta. Lau Haizetaran euskararen begiradatik eta elkarlanean interes eta behar komunitarioei erantzuteko espazio berria izango dugu Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenea.
Lau Haizetararen egoitza berria
Martxoaren 17an, ostiralean, KARENA musika talde antzuolarraren kontzertua, Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenean. Lau Haizetararen egoitza berria lagunartean eta jai giroan inauguratu nahi dugu. Zatozte!
Joxepa Antoni Aranberri eraikina
Nork jakingo du elkarlanean zenbat proiektu egosiko diren, hizkuntzaz jabetzen den herrigintzaren begiradatik, Joxepa Antoni Aranberri eraikin inauguratu berrian? Badalabek, SOS Arrazakeriak, Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara topaguneak haien sukaldari izan nahi dugu.
Egoitza berria
Lau Haizetarak egoitza berria du. Merkatuzarretik Joxepa Antoni Aranberri eraikinera aldatu da, Udalaren laguntzaz. Hizkuntza eta aniztasuna lotzen gaitu bizilagunok: Badalab esperimentazio gunea, SOS Arrazakeria, Xenpelar bertso eskola. Bihar ostiralean inaugurazioa, 18.00etan.
Logotipo berria
Hizkuntza erdigunean jarririk eta elkarlanaren bidez herrigintza berritzeko ahalegina egiten denean, logotipo eraldatzailea sortzen da. Horixe gertatu zaigu Lau Haizetara topagunean. Diseinu artistikoa Ibai Maritxalar sortzailearen eskutik etorri da. Sentitu, pentsatu, ekin.