Zer da Elkarrekin Ikasiz ekimena?
Errenteriako Udalak, pandemia eta konfinamendua iritsi zirenean, zaintza sare publiko komunitarioa martxan jarri zuen herrian egoerarik ahulenean zeuden bizilagunei babesa agertzeko eta haien beharrei erantzuteko.
Sare honetako zenbait herritar, ikasleei laguntza eskaintzen aritu ziren une latz haietan; gaur egun, nahiz eta osasun egoera aldatu, premiak jarraitzen du.
Premia horri erantzuteko LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta UDALAK elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa, zeinak helburu duen, euskara zailtasun denean, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea. Hori ahalbidetzeko, herritar boluntarioen beharra dugu.
Nola eman izena?
-Boluntario bezala izena emateko inprimakia.
-Ikasleak eskolek aukeratuko dituzte.
Ordaindu behar dut?
Elkarrekin Ikasiz egitasmoa guztiz doakoa da.