LABURBIRA-film laburren zirkuitu ibiltaria

LABURBIRA, urtero antolatzen den euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da. Aurtengo ediziora 19 lan aurkeztu dira eta 9 lan hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Aukeraketa prozesu hau lurraldetasuna, genero berdintasuna eta filmen maila kontutan hartuz burutu da, 80 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu eta ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.

Laburbiraren aurtengo edizioari buruzko informazioa esteka honetan aurkitu dezakezue.

Laburbiraren helburuak:

Hastapenetik, Laburbira zirkuituak bi helburu hauek izan ditu: batetik, euskarazko sortzaileen lana ezagutzera ematea. Bestetik, herritarrei gurean eta euskaraz sortutako lanak ikusteko aukera ematea.
Nabarmentzekoa da LABURBIRA-ra aurkeztutako lanen maila eta aniztasuna, askotariko lanak baitaude bilduman, edukiz zein estiloz. Guztiak ere, hori bai, gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu.

Emanaldia:

⦁ Eguna: martxoak 24, osteguna
⦁ Ordua: 18:00tan (ate irekiera 17:30)
⦁ Lekua: Reyna Aretoa

Antolatzailea: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea

Laguntzailea: Errenteriako udala – euskara departamentua.