ODOL EMATEAK

Zer da “Odola Ematen bizia eman” proiektua?

Odola ematea gizarte-premia bat da. Gure komunitateen beharrak asetzeko, 40 bat dohaintza egin behar dira 1000 biztanleko urteko.
Gure herrialdean odola ematea altruista da, eta ez ordaindua; horrek esan nahi du ez dela ordaintzen emateagatik. Printzipio honen helburu Nagusia transfunditu behar dugun odolaren transfusio-segurtasuna areagotzea da.
Odola Ematen bizia eman” proiektua “Zaintza” hausnarketaren baitan kokatzen da eta bere gain hartu nahi du LAU HAIZETARA Topaguneak duen gizarte erantzukizuna gure herriaren elkarbizitzan eta gizarte-kohesioan laguntzeko entitate sozial gisa.
Odola Ematen bizia eman” egitasmoak Errenteria/Oreretako gure herriko euskararen normalizazioaren inguruko pertsonen arteko loturak sortzea.
Uste dugu normalizazio linguistikoa landuz gure herrian gizarte-kohesioa lortzen dela eta, horretarako, arrazoi desberdinengatik zaurgarrienak diren pertsonak eta sektoreak lagundu behar ditugu, gizarte-kohesioaren eta euskararen autobusetik jaisteko aukera izan ez dezaten. Gure herrian euskararen normalizazioa (“erabilera”) bultzatzea du helburu.

Nola eman izena?

Informazio gehiago edo odola eman nahi baduzu, zaintza@lauhaizetara.eus helbidera idatz dezakezu.