Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Olentzero eta Mari Domingi: ongi etorria eta kalejira

2022-12-23 @ 5:00 pm - 6:30 pm

Azken bi urteotan pandemia dela-eta Olentzero eta Mari Domingiren ekitaldia Merkatuzarren eta aurrez txanda hartuta egin behar izan badugu ere, aurtengoan berriz ere ohiko formatura itzuliko gara!

Arratsaldeko 17:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie Madalenaren ermitan, eta jarraian kalejira egingo da herriko kaleetan zehar, zenbait musika- eta dantza-talderen segizioak lagunduta, herriko plazan amaituz, han gutun-emate ekitaldiari eta gaztainerre jaiari ekiteko.

Beraz, haurrak, prestatu zuen gutunak eta etorri!

Xehetasunak

  • Data: 2022-12-23
  • Ordua:
    5:00 pm - 6:30 pm

Antolatzailea

Egoitza

  • Madalena ermita
  • Maria Lezo kalea
    Errenteria/Orereta, Gipuzkoa 20100 Spain
    + Google Map