NOR GARA?

1992an sortuta, Lau Haizetarak loturak ezartzen ditu euskal hiztunen komunitatearen eta euskararen mundura hurbildu nahi duten herrItarren artean. Horrela, horiek guztiek euskaraz bizitzeko baldintza egokiak izan ditzaten lan egiten du.

Josepa Antoni Aranbarri anintzenea izeneko udal eraikinean du egoitza, eta euskal hiztunen aktibaziorako elkarlanean aritzen da herriko enitateekin eta Udalarekin.

Gure misioa euskararen biziberritze prozesuan aldeko hizkuntza jarrera eta praktikak sustatuz komunitatea eraldatzeko eragile izatea da. Horrela, euskararen bizitza eta bizitzaren hizkuntza uztartzea bilatzen dugu.

Euskara muina duen herri proiektu ilusionagarri eraikitzen eragile gisa ikusten dugu gure burua.

Komunitategintza, hiztunen ahalduntzea, berdinzaletasuna, lankidetza eraikitzailea, eragiletza.