Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.

Mundua egiten du euskarak
Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.
Otsailaren 18an, 12:00etan OarsoIrriek familien kalejirari hasiera emango diote Merkatuzarretik (11:30etan koreografia kolektiboaren entsegua). Bidean sorpresak egongo dira, eta bukaran argazki erraldoia egingo dute. Etxean koreografia entseatu nahi bada:
vimeo.com/794147494
Otsailak 17, irakurketa errazako hirugarren saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri anitzenean. Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98
Madalen kalea 27
Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre) Errenteria
Badator Ihauteria: familien eta lagunen arteko festa giro herrikoiak beteko ditu Errenteria/Oreretako kaleak. Koreografia kolektiboaren entseguak otsailaren 3 eta 12an izango dira Merkatuzarren arratsaldeko 17:00etan. Animatu talde koreografia sortzera: https://oarsoirriak.net/2023/01/17/errenteria-oreretako-inauteriak-sagen-musikala/
Nork jakingo du elkarlanean zenbat proiektu egosiko diren, hizkuntzaz jabetzen den herrigintzaren begiradatik, Joxepa Antoni Aranberri eraikin inauguratu berrian? Badalabek, SOS Arrazakeriak, Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara topaguneak haien sukaldari izan nahi dugu.
Lau Haizetarak egoitza berria du. Merkatuzarretik Joxepa Antoni Aranberri eraikinera aldatu da, Udalaren laguntzaz. Hizkuntza eta aniztasuna lotzen gaitu bizilagunok: Badalab esperimentazio gunea, SOS Arrazakeria, Xenpelar bertso eskola. Bihar ostiralean inaugurazioa, 18.00etan.
Hizkuntza erdigunean jarririk eta elkarlanaren bidez herrigintza berritzeko ahalegina egiten denean, logotipo eraldatzailea sortzen da. Horixe gertatu zaigu Lau Haizetara topagunean. Diseinu artistikoa Ibai Maritxalar sortzailearen eskutik etorri da. Sentitu, pentsatu, ekin.
Urtarrilak 20, irakurketa errazako lehen saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri anitzenean. Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98
-Madalen kalea 27
-Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre)
Hona hemen aurtengo Olentzero eta Maridomingiren harrera ekitaldiko bideoa. Bi urteren ondoren, zoragarria izan da berriz ere kaleak hartzea. Gozatu!
Egunean Behineko “700+euskaraz” taldean, abenduaren 12tik 18ra bitarteko irabazleak: IRATI (1.a; 542,73 p.), eta zozketa bidez 162.a (ez dago ikusgai). Zorionak. Hitzaren 2023ko egutegia jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus. Bukatu da 10. denboraldia. 1000skr.