Euskaraldia.

Euskaraldiaren harira, larunbatean Kantu Jira, @LauHaizetara-k antolatua, eta Herman Poster kolektiboaren antzezlana Lekuonan. Gozatzeko bi aukera paregabeak.

Herri bazkaria

Herri bazkaria antolatu du Euskaraldia-ren herri batzordeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Bazkariko txartelak salgai jarrita daude LauHaizetara-n eta Sindikato eta Arkaitza tabernetan.

Oarsoarrak sariak

Zorionak Oarsoarrak sarien hartzaileei: Xixilio Maritxalar eta Zuberoa jatetxea. Bata kultur tradizioa eta hiztun berrien babesa bultzatzeagatik, eta bestea sukaldaritzan tradizioa eta berrikuntza lotzeagatik. Sari banaketa abenduaren 2an  Donibanen. labur.eus/2022_oarsoarrak

Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, azaroaren 14tik 20rako irabazleak: EGURRE (1.a; 545,42 p.), eta zozketa bidez 315.a (izena ez dago ikusgai). Zorionak. Mugikorrerako uretako zorroa jasotzeko, jarri LAU HAIZETARArekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus

Euskaraldiaren hasiera

Ostiralean hasiera eman zitzaion Euskaraldiari. Hizkuntza arau sozial berriak esperimentatzeko ariketa. Norberari, ingurukoei eta entitateei hizkuntza ohitura berriak hartzeko gonbita ere bai. Hasiera ekitaldian ezezik, kantu afarian ere gozatua hartu genuen. Hitzez ekiteko garaia.

Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean,  azaroaren 7rako 13rako irabazleak: ITZIAR (1.a; 586,62 p.), eta zozketa bidez 467. postuko partaidea (izena ez dago ikusgai). Zorionak. Gure Eskuko botila jasotzeko, jar bitez LAU HAIZETARArekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus

Euskaraldiako identifikagarriak

Euskaraldiko identifikagarriak (txapak) eskura dituzte ariketan izena eman dutenek. Izena eman gabe daudenek oraindik badute izena emateko aukera, txapa jasotzeko tokian edo interneten (izenematea.euskaraldia.eus). Etorri zure txaparen bila!
#HitzezEkitekoGaraia

Kantu afaria

Kantu afari batez emango zaio hasiera Euskaraldiari. Azaroaren 18an izango da Niessen elkartean. Kantu afariaren animazio taldean arituko dira Arkaitz Miner (biolina), Xabi Vesga (txistu) eta Josu Berra (kitarra). Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hitzez ekiteko garaia!

Euskaldunon ahalduntze eskola,

Hasi dugu euskaldunon ahalduntze eskola, Euskaraldiaren harira. Lehen saioan herriko ulermenaren mapa osatu dugu, hau da, non bizi daitekeen euskaraz. Euskal hiztunon jabekuntzarako eta berdintasunerako eskola bat eraikitzeko esperimentazioa da.

http://labur.eus/ahalduntzeeskola_izenematea