Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, urriaren 31tik azaroaren 6rako irabazleak: TxNTX (1.a; 588,09 p.), eta zozketa bidez 346. postuko partaidea (izena ez dago ikusgai). Zorionak. Hitzako poltsa jasotzeko, jar bitez LAU HAIZETARArekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eusEgunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, urriaren 31tik azaroaren 6rako irabazleak: TxNTX (1.a; 588,09 p.), eta zozketa bidez 346. postuko partaidea (izena ez dago ikusgai). Zorionak. Hitzako poltsa jasotzeko, jar bitez LAU HAIZETARArekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartean, azaroaren 8an Merkatuzarren eta azaroaren 15ean Beraungo jubilatuen egoitzan odol-emateak antolatu ditugula. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan.

Bertso afaria

Euskaraldia girotze aldera, bertso afaria antolatu du Niessen elkarteak. Janaren bueltan, bertsoez gozatzeko aukera dotorea. Dagoeneko, afarirako sarrerak salgai daude.

Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, urriaren 17tik 23ra bitarteko irabazleak: BARBELAITZ (1.a eta 585,16 p.), eta zozketan 113. postuduna (haren izena eta puntuak ez daude ikusgai). Zorionak. Euskaraldiko bandera jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus.

Euskarabildua jardunaldia

Euskarabildua jardunaldiak menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarra balioan jarri nahi du

Urriaren 27an izango da Donostiako San Telmo Museoan. “Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira” da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologia burujabetza sustatzen duten tokiko hainbat proiektu ezagutzeko aukera emango du, Euskal Herrikoak zein kanpokoak, besteak beste Bartzelonako Xnet egitasmoa aurkeztera etorriko dira bertako ordezkari Simona Levi eta Arnau Monterde.

Informazio gehiago

Izen-emateak eta jardunaldiari buruzko informazio guztia hemen

Ahalduntze eskola euskaraz bizi nahi dutenentzat

Ireki da euskaraz bizi nahi duten herritarrentzat Euskaraldiaren harira abiatuko den ahalduntze eskolan emateko epea. Urritik abendura antolatu Lau Haizetara topaguneak. Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko eskola izango da, parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz.

Ahalduntze eskolako saioak urriaren 26an hasi eta abenduaren 14an bukatuko dira. Astean behin egingo dira, asteazken arratsaldeetan 18:30etatik 20:00etara. Saioak Lekuona Fabrikaren eraikinean (Plaza Gorria).

Horiek horrela, eskolaren hartzailea izango da euskaraz egiten duena, bere praktikari buruzko hausnarketa egiteko prest dagoena, euskaraz egite horri ‘etekin’ hobea atera nahi diona (hobeto sentitu, egoera gehiago kontrolatu, euskaraz gehiago egin, urrats berriak ezagutu) edo solaskide guztiekin euskaraz ariko den pertsona.

Ahalduntze eskolan izena emateko, honela egin daiteke: interneteko formularioa betez (https://labur.eus/ahalduntzeeskola_izenematea), posta mezua bidaliz (bulegoa@lauhaizetara.eus) edo 688 76 53 98 zenbakira deituz.

Zubi bat euskaratik

Migrazio berrien testuinguan, hizkuntzetatik nola eraiki elkarbizitza nire auzoan, nire seme-alaben eskolan, nire herrian? Galdera horri erantzuten lagungu, kontzientzia sortu eta formakuntza emateko asmoz, “Zubi bat euskaratik” solasaldiak antolatu dira: labur.eus/zubi_bat_euskaratik

Egunean Behin

Urriaren 10etik 16ra bitarteko asteko irabazleak: LARREMOTX GAZTA (1.a eta 593,83 p.), eta zozketa bidez SANJ (6.a eta 540,66 p.). Zorionak. Zintzilik Irratiaren “Herri baten historia” urteurreneko zedea jasotzeko, jarri LAU HAIZETARArekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus

Ikerketa Beka

Aukera paregabea LGTBI+ mundua edota LGTBI+ mugimendua giza eta gizarte edozein ikuspegitatik ikertzeko, bai eta -zergatik ez?- euskal hizkuntza komunitatetik ere: labur.eus/koldo_mitxelen…

Mintzalaguna

Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Euskaraz praktikatu nahi duzu eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskara praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan. Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua? Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazten. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Zurekin euskaraz egin nahi dugu Gaur egun 7000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: mintzalagunak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta mintzalaguntzaileak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari edo aritu nahi dutenei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Izen ematea zabalik Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea. Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, gehiago jakin nahi baduzu idatzi mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera edo 688 765 398 telefonora. Bestela, https://forms.gle/aXTTNJuPCbHYsAey6 estekan ere eman dezakezu izena.

Erlazionatutako berriak:

Mintzalaguna egitasmoaren ikasturteko eskaintza aurkeztu dute