Ikasturte bukaera

Lau Haizetaran bidelagun izan ditugunekin batera gozatu dugu. Gerora begira ditugun erronkez hitz egin dugu patxadaz. Elkarrizketaz eta musikaz lagunduta, komunitateari begira aritzeko konpromisoa berretsi dugu.

Elkarrekin ikasiz, ikasturte bukaera

Ikasture bukaerara iritsi gara Elkarrekin Ikasiz-en. Ikasturte berrian pentsatuz, gure sustengua izango duten LHko ikasleengan jarri dugu begirada, Udala eta ikastetxeekin batera. Lagundu nahi baduzu, eman izena (
https://t.co/A5uu6Zus9v)
edo idatzi (zaintza@lauhaizetara.eus).

EH mintza eguna

Ederra izan zen EH mintza eguna Hendaian. Primeran pasa zuten Oreretako mintzalagunek EHko beste 200 mintzalagunekin batera.

Odol emateak

Animatu eta bizitza eman! Ekainaren 7an Merkatuzarren odol emate saioa.

☎️ Deitu eta hitzordua eskatu 688765398 mugikorrera.

Fakturak euskaraz

Merkataritza eta ostalaritzaren digitalizazioa sustatzeko asmoz, Gipuzkoako Aldundiak dirulaguntza osagarria emango die, baldintza batzuk betez gero, dagoeneko TicketBAI instalatu eta euskaraz fakturatzen dutenei. Laguntza eskatzeko oinarriak hemen: https://t.co/QPTX9B3n0R

FRANCISALDIA

FRANCISALDIAren baitan, Oreretan, Xenpelar bertso eskolarekin lankidetzan, eRRe ikuskizuna antolatu da. LGTBIQ bertsolari gazteak oholtzan. Ekainaren 2an, ostegunez, Niessen auditorioan, 19:00etan. Gonbidapenak hemen: https://t.co/eCSzvDT2E6