Herri bazkaria antolatu du Euskaraldia-ren herri batzordeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Bazkariko txartelak salgai jarrita daude LauHaizetara-n eta Sindikato eta Arkaitza tabernetan.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea
Mundua egiten du euskarak
Herri bazkaria antolatu du Euskaraldia-ren herri batzordeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Bazkariko txartelak salgai jarrita daude LauHaizetara-n eta Sindikato eta Arkaitza tabernetan.
Ostiralean hasiera eman zitzaion Euskaraldiari. Hizkuntza arau sozial berriak esperimentatzeko ariketa. Norberari, ingurukoei eta entitateei hizkuntza ohitura berriak hartzeko gonbita ere bai. Hasiera ekitaldian ezezik, kantu afarian ere gozatua hartu genuen. Hitzez ekiteko garaia.
Euskaraldiko identifikagarriak (txapak) eskura dituzte ariketan izena eman dutenek. Izena eman gabe daudenek oraindik badute izena emateko aukera, txapa jasotzeko tokian edo interneten (izenematea.euskaraldia.eus). Etorri zure txaparen bila!
#HitzezEkitekoGaraia
Kantu afari batez emango zaio hasiera Euskaraldiari. Azaroaren 18an izango da Niessen elkartean. Kantu afariaren animazio taldean arituko dira Arkaitz Miner (biolina), Xabi Vesga (txistu) eta Josu Berra (kitarra). Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hitzez ekiteko garaia!
Euskaraldia girotze aldera, bertso afaria antolatu du Niessen elkarteak. Janaren bueltan, bertsoez gozatzeko aukera dotorea. Dagoeneko, afarirako sarrerak salgai daude.
Kaleratu da Euskaraldia. Komertzio eta elkarteei ariguneak sortuz euskararen sustapenean laguntzeko gonbita egin ondoren, orain herritarrei hizkuntza arau berriak hartzeko deia egingo zaie, esaterako lehen hitza euskaraz eginez. Eman izena Euskaraldian!
Euskaraldiak herriko entitateei euskararen sustapenean euskarri izateko gonbita egin ondoren, orain herritarrei gonbidatuko zaie ahobizi edo belarriprest jokatzera. Euskaraldia girotzeko, sardina jatea izango da, Andoni Ollokiegiren kontzertua eta guzti. Zatozte!
Dagoeneko Euskaraldian izena eman dezakete komertzioek eta enpresek, Errenteria/Oreretan euskararen erabilera soziala ziurtatzeko. Horretarako, [euskaraldia@lauhaizetara.eus] helbidera idatzi edo web honetan eman dezakete izena: https://t.co/m5UQW9ufqw
Bihar Euskaraldiaren herri batzordea dugu 19:00etan Lau Haizetaran, animatu!