Bean-Art Tailerra – Familian Jolasean!

Hilabete honetako Familia Jolaseaneko ekintza berezia badator! Oraingoan Bean-Art tailerra izango da. Kartelean dioen bezala larunbat honetan izango da, apirilak 12an 16:30etatik 18:30etara. Jose Luis Caso Aretoan, Merkatuzar eraikinean egingo da. Adi ibili izena emateko azken eguna ostiralean izango da, apirilaren 11ean. Izen ematea hemen: https://gazteria.errenteria-udala.eus/ Animatu!

Ponpoi-panpinak familian egiteko aukera

Ohi bezala, hilabeteko azken larunbatean Familia Jolaseanen ekintza berezia egingo da. Hil honetako ekintza ponpoi-panpin tailerra izango da. Martxoak 29an, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretoan edukiko dute aukera familiek.

Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, gaur duzue azken eguna beraz azkar ibili. Izena emateko sartu ondorengo estekan: https://gazteria.errenteria-udala.eus/eu

Larunbatean HAMA tailerrean ibili ziren familia jolasean

Larunbatean elkartu ziren Familia Jolasean ekimenean parte hartzen duten familiak. Oraingoan HAMA tailerra egin zuten. Guraso eta haurrek elkarlanean kolorezko bolatxoekin hainbat irudi desberdin sortu zituzten. Jose Luis Caso aretoan elkartu ziren arratsalde pasa egiteko.

Familia Jolasean ekimena astero ostiraletan elkartzen da, hilabeteko azken larunbatarekin batera. Ostiraletan zehar, jolasak egiten dituzte, baina larunbatetan ordea, saio bereziagoakk egiten dituzte, HAMA tailerra adibidez.

Familia Jolasean HAMA Tailerra

Hilabetero lez, hurrengo asteko larunbatean Familian Jolaseaneko saio berezia egongo da. Hil honetan Hama tailerra izango da. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 18:30etan amaituko da. Jose Luis Caso aretoan izango da. Merkatu Zahar eraikinean hain zuzen, izena emateko azken eguna astebete barru izang da, hau da otsailaren 19an. Izena emateko sartu hurrengo linkean:

https://gazteria.errenteria-udala.eus

Buztin tailerra

Buztin tailerra antolatu du Familia Jolasean programak larunbaterako. Buztina oinarri hartuta eskulanak egingo dituzte. Lau Haizetarako egoitzan egingo dute 16:30etik 18:30era, eta parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea.

Familian Jolasean

Badator Familian Jolasean, aisialdia euskaraz gozatzeko  ekimena, 6tik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Haurren garapen soziala eta afektiboa garatzeko ekimena da. Udalak antolatzen du, Lau Haizetarak bideratuta. Info: gazteria@errenteria.eus; 943 44 96 06.