Laburbira

Osteguna, martxoak 16, Laburbira, euskarazko film laburren zirkuituaren barruan, emanaldia eskainiko dugu. Euskal sortzaileek ekoitzitako 7 film labur izango dira ikusgai.  Zinemazaleentzako hitzordua Lau Haizetarako egoitzan izango da 18:00etan.

Informazio gehiago.

Mintzatxotx

Mintzatxotx eguna ospatzeko prest? Gorde data!
️ Martxoak 18
Larralde Sagardotegia
Plazak mugatuak dira!
Eman izena! 
labur.eus/sagardotegia
@topagunea
#mintzatxotx
#mintzakide
#mintzapoza – at Orereta, Euskal Herria

Egunero behar genuen

Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.

Inauteriak OarsoIrriak

Otsailaren 18an, 12:00etan OarsoIrriek familien kalejirari hasiera emango diote Merkatuzarretik (11:30etan koreografia kolektiboaren entsegua). Bidean sorpresak egongo dira, eta bukaran argazki erraldoia egingo dute. Etxean koreografia entseatu nahi bada:
vimeo.com/794147494

Irakurketa erraza

Urtarrilak 20, irakurketa errazako lehen saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri anitzenean. Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98
-Madalen kalea 27
-Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre)

Irakurketa Erraza

Abenduak 16, irakurketa errazako lehen saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri hiztunenean.

Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98

Madalen kalea 27

Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre)

Muxikoak

Euskaraldiaren harira, bihar muxikoak dantzatzeko aukera izango da Herriko Plazan. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko.