Mintzalaguna

Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Euskaraz praktikatu nahi duzu eta ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskara praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera. Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan. Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua? Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez. Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazten. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa transmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfiantza eskuratzen delako. Satisfakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Zurekin euskaraz egin nahi dugu Gaur egun 7000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan; astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: mintzalagunak (euskaraz ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta mintzalaguntzaileak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari edo aritu nahi dutenei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak). Hauxe da Mintzapraktikaren mundua. Ireki atea eta praktikatu gurekin, talde giro hurbilean. Zurekin euskaraz egin nahi dugu! Izen ematea zabalik Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzapraktikan izena emateko epea. Parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, gehiago jakin nahi baduzu idatzi mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera edo 688 765 398 telefonora. Bestela, https://forms.gle/aXTTNJuPCbHYsAey6 estekan ere eman dezakezu izena.

Erlazionatutako berriak:

Mintzalaguna egitasmoaren ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, urriaren 3tik 9ra bitarteko irabazleak: ANEG (1.a eta 570,80 p.), eta zozketan 221.a (haren izena eta puntuak ez daude ikusgai). Zorionak. Ilargiren “Killasisa” zedea jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus.

25. urteurrena ospatu zuen Topaguneak

Atzo Donostiako Aquariumen 25. urteurrena ospatu zuen Topaguneak, hizkuntza aktibaziorako elkarteen erakunde nazionalak. 2023an kongresua egingo du, erronka handiei hobeto aurre egiteko asmoz: hizkuntza erabilera, kultur sorkuntza, aktibazio soziala. Zorionak.

Kuadrillategi

Urriaren 7ra arte luzatu da Kuadrillategin izena emateko epea. Info: gazteria@errenteria.eus, 943 44 96 06 edo gazteria.errenteria.eus. Animatu euskaraz harreman berriak gozatzera!

Egunean Behin

Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, irailaren 26tik urriaren 2ra arteko irabazleak: ISOTOPO (1.a eta 568,66 p.), eta zozketan PATXI ROMATET (12.a eta 523,73 p.). Zorionak. Bea Gallegoren “Zeinek esango zigun” lana jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus

Familian Jolasean

Badator Familian Jolasean, aisialdia euskaraz gozatzeko  ekimena, 6tik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Haurren garapen soziala eta afektiboa garatzeko ekimena da. Udalak antolatzen du, Lau Haizetarak bideratuta. Info: gazteria@errenteria.eus; 943 44 96 06.

Odol Emateak

Gogoratu!! datorren asteartean, urriaren 4ean odol-emateak antolatu ditugula.Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan:
Telefonoa eta Whatsappa: 688765398
✉️e-posta: zaintza@lauhaizetara.eus

KUADRILLATEGI

Badator berriro Kuadrillategi, 12 urtetik 16ra bitarteko gazteontzako aisialdiko ekimena,
non euskaraz elkarrekin gozatzea eta harremanak egitea uztartzen diren. Irailaren 30era arte irekita dago
izena emateko aukera, hemen. Kuadrillategikoak astean behin ostiralean elkartzen gara bi orduz, Lau
Haizetarako begiraleek lagunduta. Info gehiago: gazteria@errenteria.eus, 943 44 96 06 telefonoa edo
gazteria.errenteria.eus. Zatozte gozatzera!

ELKARREKIN IKASIZ ekimena

Batzarrerako deia

Iaz bezala, LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta  UDALAK  elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ ekimena, zeinak helburu duen, euskararekin zailtasuna duten, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea edo jolasen bidez mintza praktika egitea.

            Hori ahalbidetzeko, herritar boluntarioen beharra dugu, hezkuntzaren eremuarekin duzuen loturaz jakitun, ELKARREKIN IKASIZ egitasmoaren berri izan dezazuen antolatu dugun bilera honetara GONBIDATU nahi zaitugu.

Eguna: IRAILAK 29
Ordua: 18:30
Lau Haizetara Elkartean (Pablo Iglesias 11, behea)

Egun honetan zuek edo zuen inguruko norbaitek etortzerik ez baduzue, baina gurekin boluntario bezala aritu edo informazio gehiago jaso nahi baduzue inprimaki hau bete dezakezue.

-Informazioa gehiago nahi baduzue zaintza@lauhaizetara.eus helbidera idatzi dezakezu ere..