Mintza Eguna 2022

Ekainaren 5ean Hendaian izango da Mintza Eguna. Festa handia izango da. Oreretako mintzalagunak ere bertan egongo gara! Eman izena bazkarian, gehienez maiatzaren 30ean, esteka honetan: https://t.co/IDFT3zXTT0

Topagunea Hendaian

Ederra atzo Hendaian Topaguneak urteko batzar nagusian egindako juntadizoa. Herritarrak sozialki aktibatu eta saretzeko deitu zuen, Korrika eta Euskaraldiaren harira. Ongi etorria izan zuten, nazio diskurtso batez, Baiona, Biarritz, Izturitz eta Larresoroko elkarte sartu berriek.

Praktikak Lau Haizetaran

Mondragon Unibertsitateko Ximun eta June hasi dira praktikak egiten Lau Haizetaran. Ikus entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira. Bideo batean jasoko dute komunitatean eraginez eta euskaraz egungo desafio handi batzuei aurre egiten lagundu nahi duen gure elkartearen jardunbidea.

Enpresabidea

Ekonomiari eta enpresari lotutako euskal hedabide digitala sortu da: http://Enpresabidea.eus. Orain arteko hutsune bat betetzera dator proiektua, “bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua”. Ongi etorri.

Euskaraldia

Euskaraldia aurkeztu du Kike Amonarrizek, hizkuntza ohituren arau sozial berriak gureganatu eta erabiltzeko ariketa. Euskaraz egiten dugunon eta ulertzen dugunon arteko elkarrekintza. Udazkenean ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak aktibatuko ditugu. Hitzez ekiteko garaia!