Ohi bezala, hilabeteko azken larunbatean Familia Jolaseanen ekintza berezia egingo da. Hil honetako ekintza ponpoi-panpin tailerra izango da. Martxoak 29an, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretoan edukiko dute aukera familiek.
Tailerrean parte hartu nahi izanez gero, gaur duzue azken eguna beraz azkar ibili. Izena emateko sartu ondorengo estekan: https://gazteria.errenteria-udala.eus/eu
Hasia da Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba olio birjina estra eta nekazaritzako beste produktu batzuk erosi ahal izango dituzue ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.
Lau Haizetarak babestu egiten du Aukerak Sortzen ekimenak bideratutako elikadura burujabetza, hau da, Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte eta kontzientzia hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da.
Aurkeztu da Euskaraldiaren 4. edizioa Errenteria/Oreretan: 11 eguneko ariketa soziala datorren maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Aurtengo berritasunak ere aurkeztu dira; horien artean, aurten oreretarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute.
Herritar ugarirekin batera, herriko entitate eta elkarteak batu dira aurkezpenera. Ekitaldia Julen Olaizolaren bertsoekin hasi da. Ondoren Naroa Iturrik eta Naroa Etxeberriak zuzendu dute ekitaldia. Aurtengo Hamaikakoa ere aurkeztu da, euskal hiztunen komunitatearen aniztasuna irudikatu duena: etxean euskara transmititu zaien hiztunak, euskara eskolan ikasi dutenak eta euskara urrun duten giza taldeetan sortutako euskaldunak. Herri Arte Eskolako dantzariek ere hartu dute parte. Dantzariek Hamaikakoari agurra dantzatu diete, eta ondoren giro paregabean hainbat mokaduz gozatu dute hurbildutakoek.
Norbanakoen izena ematea gaur zabaldu da. Nahiz eta beste urteetan izena eman, aurten berriro ere eman behar da. Parte hartu Euskaraldian!
Euskaraldiaren 4. edizioa badator! Hori aurkezteko ostiralean, martxoaren 14ean, aurkezpen ekitaldia egingo da. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Foru Plazan edo Merkatuzar eraikinean, eguraldiaren arabera. Bertan, Euskaraldia aurkeztuko da, Oreretako aurtengo hamaikakoa eta luntx bat ere egongo da.
Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15ean hasi eta 25 arte izango da. Egun horietan zehar hainbat ekimen desberdin egingo dira, eta hasi arte ere. Horiei buruz informazio gehiago jasotzeko, Whatsapp kanal bat sortu da, izena emateko hemen uzten dizuegu linka.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia aldarrikatzeko asmoekin bat egin zuen Lau Haizetararen Kantu Jirak ere.
Atzo 18:00etan hasi zen gogoeta prozesua. Bertan, hurrengo 15 urteei begira gure herriari zer eskatzen diogun planteatu zitzaigun. Hainbat gogoeta desberdin atera ziren, horien artean etxebizitzen prezioa, elkarbizitza eta beste hainbat gai atera ziren.
Aukera paregabea da datozen hamabost urteetan euskal hiztunen komunitatea eta haren beharrak nolakoak izango diren identifikatzeko. Eta erantzun publiko-komunitario bat emateko. Gogoeta hau aurrera eramateko hainbat data berri ere badaude, hurrengoa Martxoaren 18an izango da Reina Aretoan.
Larunbatean, martxoaren 8an, egingo da kantujiraren hurrengo saioa. Ohi bezala 12:00etan hasiko da eta 13:15ak aldera bukatuko da. Taldea herriko enparantzan elkartuko da. Ondoren Biteri kalera joango dira, handik Xabier Olaskoagoa plazara, ondoren Foru Plazara eta azkenik herriko enparantzara itzuliko dira.
Ekimenean 50-60 pertsona elkartu ohi dira. Batzuetan herriko trikitilariekin lagunduta edota txistulariekin lagunduta. Hori bai udaletxean beste ekimen batekin koinzidituz gero, leku aldaketak gerta daitezke, baina ez da honelakorik espero.
Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11a egingo da. Oreretan zehazki martxoaren 12an, asteazkenean, Niessen Aretoan izango da. Bi saio egingo dira, bata goizez eta beste arratsaldez. Goizeko saioa 9:30etan hasiko da eta 11:00etan amaituko da. Arratsaldekoa berriz, 18:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaitu.
Hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu, Ekain Martinezen Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko Gaua, Ekain Irigoienen Europa, Pentsatzen Dut Karmele Mitxelenarena, Jone Arriolaren Hor Konpon, Nerea Ayalaren, Patricia Fañanásen David Modroñoren eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta azkenik Utlandsk Alba Lozanorena.
Oarsoaldeako Hitzak Euskaraldiko Herri Batzordeari buruzko egindako bideoa
Badator Euskaraldia! Aurten maiatzaren 15etik 25era izango da. Aurtengo edizioak, udaberrian izateaz gain, hainbat berritasun ekarriko ditu. Horiei buruz aritu da Euskaraldiko Koordinatzaile Naroa Etxeberria Oarsoaldeko Hitza-rekin hitz egiten.
Lehen berritasuna data dela dio. Aurten udaberrian egingo da, beste edizioetan ez bezala. Beraz eguraldiak lagunduz gero Euskara plazaratzea askoz errazagoa izango dela esan dio komunikabideari.
Herri Batzordeari buruz ere aritu da. Herri Batzordean hainbat entitate eta norbanako gerturatu dira. Denak oso gogotsu euskaraldia bultzatzearen alde. Denek buruan darabilte Euskaraldia sustatzeko ekintzaren bat buruan, kirol ekintzetatik hasita, auzoko jaietako parte hartzerarte.
Euskaraldiko figurei buruz ere aritu da mintzoan. Bi aldaketa nagusi azpimarratu ditu, hitanoa eta hirugarren figura berri bat. Hirugarren figura hau euskara urrun dutenentzat izango da, eta euskaraz aritzeko baliabideak hurbiltzea eta ematea izango du helburu.
Larunbatean elkartu ziren Familia Jolasean ekimenean parte hartzen duten familiak. Oraingoan HAMA tailerra egin zuten. Guraso eta haurrek elkarlanean kolorezko bolatxoekin hainbat irudi desberdin sortu zituzten. Jose Luis Caso aretoan elkartu ziren arratsalde pasa egiteko.
Familia Jolasean ekimena astero ostiraletan elkartzen da, hilabeteko azken larunbatarekin batera. Ostiraletan zehar, jolasak egiten dituzte, baina larunbatetan ordea, saio bereziagoakk egiten dituzte, HAMA tailerra adibidez.