Egunero behar genuen

Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.

Ahalduntze eskola

Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.

Zubi bat euskaratik

Migrazio berrien testuinguan, hizkuntzetatik nola eraiki elkarbizitza nire auzoan, nire seme-alaben eskolan, nire herrian? Galdera horri erantzuten lagungu, kontzientzia sortu eta formakuntza emateko asmoz, “Zubi bat euskaratik” solasaldiak antolatu dira: labur.eus/zubi_bat_euskaratik

Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia

Liburutegi zaharrean kokatu da Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia. Galdera ausarta egin du Goiatz Oiartzabal zuzendariak: “nola garatzen da aniztasunean eragile eta erreferente izan nahi duen hiztune komunitatea gizarte digitalaren garaian?”

Topagunea Hendaian

Ederra atzo Hendaian Topaguneak urteko batzar nagusian egindako juntadizoa. Herritarrak sozialki aktibatu eta saretzeko deitu zuen, Korrika eta Euskaraldiaren harira. Ongi etorria izan zuten, nazio diskurtso batez, Baiona, Biarritz, Izturitz eta Larresoroko elkarte sartu berriek.

Enpresabidea

Ekonomiari eta enpresari lotutako euskal hedabide digitala sortu da: http://Enpresabidea.eus. Orain arteko hutsune bat betetzera dator proiektua, “bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua”. Ongi etorri.