Hika ikastaroa antolatu du Lau Haizetara elkarteak

Hika ikastaroa antolatu du Lau Haizetara elkarteak

Noka eta toka egiten ikasteko 5 saio praktiko eta bi solasaldi izango ditu ikastaroak, apirilaren 30etik ekainaren 12ra bitartean. Saio guztiak ostegunetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa doan izango da, baina parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea. Apirilaren 16tik 28ra eman ahal izango da izena, formulario bat beteta. Informazio gehiago nahi duenak Lau Haizetara elkartera idatz dezake bulegoa@lauhaizetara.eus posta helbidera edo 613254904 telefonora deitu.

Ikastaroa Xenpelar AEK euskaltegian izango da. Bertako irakasle batek gidatuko ditu saioak eta hika ikasi edo praktikatzeko interesa duen edonorentzat dago irekita. Hori bai, plazak mugatuak dira.

Iaz, Euskalradia egin zenean, Errenteria-Oreretak “Euskaraldia Hika” ekimenean parte hartu zuen, eta herritar askok hika ikasi eta aritzeko interesa agertu zuten. Hala, ikasturte honetan, Hikalaguna talde bat sortu da herrian, eta ostegunero elkartzen dira Lau Haizetara elkartean hika egiteko.

Noiztik noiz arte: Apirilaren 30etik ekainaren 12ra

Noiz: Ostegunetan 18:00etatik 20:00tara

Non: Xenpelar AEK-n

Prezioa: Doan

Izena emateko azken eguna: Apirilak 28

Izena emateko: https://my.liberaforms.org/hika-ikastaroan-izena-emateko-formularioa

Informazio gehiago: bulegoa@lauhaizetara.eus 613 25 49 04

Mintzalagunaren ikasturte berria hasi da!

Urtero bezala, Mintzalagun egitasmoaren ikasturteari hasiera eman diogu. Zer da Mintzalaguna ordea? Ahozko euskara praktikatu nahi duen edonorrentzat gune eroso bat eskaintzen duen egitasmoa.

Egitasmo honetan parte hartzeko euskaraz mintzatzen jakin behar da, praktikatu ahal izateko jakina. Ekimen honetan lagundu nahi izanez gero, euskara jakitearekin ere nahikoa da, euskara praktikatu nahi duenari laguntzeko. Ekimena astean behin egiten da ordu betez.

Izena emateko, gure egoitzatik pasa astearte edota ostegunetan 18:00tatik 20:00etara, bestela deitu 613254904 telefonora edota bete hurrengo galdetegia: https://taupamugimendua.eus/mintzapraktika-izena-ematea/

Larunbatean amaiera eman genion Mintzalaguneko ikasturteari

Ikasturtea ongi amaitzeko, Oreretako Mintzalagun egitasmoko parte hartzaileek egunpasa ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Egunpasa hau, eguerdiko 12etan hasi zen eta Orereta itsas herria bisita gidatua jaso zuten. Ordu beteko bisita gidatu honetan Oreretaren historia ezagutu zuten.

Bisita gidatuaren ostean Pontikako Mikel Tabernan bazkaria izan zuten. Giro paregabean eta euskaldun batean agurtu zuten ikasturtea.

Hasi da Mintzapraktikan izena emateko bigarren kanpaina!

2024-2025 ikasturteko kartela

Mintzapraktika oso ekimen interesgarria, baliogarria eta lagungarria da. Bertan ahozko euskara praktikatu nahi duten 5 edota 6 pertsona biltzen dira. Ez daude bakarrik ordea, bidelagun batek, euskaldun zahar batek edota euskara maila altua duen batek, laguntzen die. Praktika hau astean behin izaten da, ordu betez edo ordu t’erdiz. Helburua euskaran jariotasun eta euskara praktikatzea da, gune eroso bat baliatuz. Ordutxo hori lagun giroan igarotzen du taldeak, akatsak egiteko leku bat da, eta hori gutxi balitz pertsona berriak ezagutzeko beste modu bat ere bada.

Guztiz doakoa den egitasmo bat da, zure ordutegira egokitzen dena. Hau da, izena ematerako orduan, egokien datorkizun orduei buruz galdetuko zaizu eta horren arabera egokitzen da taldea. Momentu honetan mintzalaguntzaileen faltan gaude, beraz euskaldun zaharra, euskara maila altua edota euskarari laguntzeko anima zaitez! Izena emateko Lau Haizetara elkartera bisitatxo egin dezakezu astearte eta ostegunetan 18:00-20:00, izena emateko edota edozein zalantza argitzeko. Bestela deitu 613 25 49 04 telefonora!

Mintzalaguna

Kasu! Hastera doa mintzalagun kurtso berria eta aurten inoiz baina indar gehiagorekin gatoz, euskaraz aritu eta mintzaPOZA praktikatu!

Mintza eguna

Ederki pasa zuten Oreretako mintzalagunek joan den larunbatean Donostian ospatu zen EHko mintza egunean. Praktikatu mintza poza!!
#OreretakoMintzalaguna