Hikalaguna gaur hasiko da Oreretan!

Gaur 18:30ean hasiera emango zaio Hikalaguna egitasmoari. Lau Haizetaran elkartuko dira hika praktikatu nahi duten Oreretarrak. Urriak 2an hasita, hamabostean behin elkartuko dira hika praktikatzeko. Aipatu bezala hika praktikatu nahi duen oro, edota hika dakien edonor gonbidatua dago parte hartzera. Animatu!

Egitasmo hau, Euskaraldian euskaraldia hikak lortu zuen arrakastari erantzuteko sortu da. Ehundaka pertsonak hika berreskuratu edota entzuteko asmoa zeukaten, baina orain euskaralditik kanpo, hika modu eroso eta seguruan praktikatzeko aukera zabaldu nahi diegu Lau Haizetaran.

Mintzalagunaren ikasturte berria hasi da!

Urtero bezala, Mintzalagun egitasmoaren ikasturteari hasiera eman diogu. Zer da Mintzalaguna ordea? Ahozko euskara praktikatu nahi duen edonorrentzat gune eroso bat eskaintzen duen egitasmoa.

Egitasmo honetan parte hartzeko euskaraz mintzatzen jakin behar da, praktikatu ahal izateko jakina. Ekimen honetan lagundu nahi izanez gero, euskara jakitearekin ere nahikoa da, euskara praktikatu nahi duenari laguntzeko. Ekimena astean behin egiten da ordu betez.

Izena emateko, gure egoitzatik pasa astearte edota ostegunetan 18:00tatik 20:00etara, bestela deitu 613254904 telefonora edota bete hurrengo galdetegia: https://taupamugimendua.eus/mintzapraktika-izena-ematea/

Larunbatean amaiera eman genion Mintzalaguneko ikasturteari

Ikasturtea ongi amaitzeko, Oreretako Mintzalagun egitasmoko parte hartzaileek egunpasa ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Egunpasa hau, eguerdiko 12etan hasi zen eta Orereta itsas herria bisita gidatua jaso zuten. Ordu beteko bisita gidatu honetan Oreretaren historia ezagutu zuten.

Bisita gidatuaren ostean Pontikako Mikel Tabernan bazkaria izan zuten. Giro paregabean eta euskaldun batean agurtu zuten ikasturtea.

Errigorako produktuak erosgai

Hasia da Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba olio birjina estra eta nekazaritzako beste produktu batzuk erosi ahal izango dituzue ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Lau Haizetarak babestu egiten du Aukerak Sortzen ekimenak bideratutako elikadura burujabetza, hau da, Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte eta kontzientzia hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da.

Oharra: “Lau Haizetara, Merkatuzarren” aukeratu behar duzu, bertan eskaera jasotzeko.

Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia ostiral honetan egingo da!

Euskaraldiaren 4. edizioa badator! Hori aurkezteko ostiralean, martxoaren 14ean, aurkezpen ekitaldia egingo da. Arratsaldeko 18:00tan hasiko da, Foru Plazan edo Merkatuzar eraikinean, eguraldiaren arabera. Bertan, Euskaraldia aurkeztuko da, Oreretako aurtengo hamaikakoa eta luntx bat ere egongo da.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15ean hasi eta 25 arte izango da. Egun horietan zehar hainbat ekimen desberdin egingo dira, eta hasi arte ere. Horiei buruz informazio gehiago jasotzeko, Whatsapp kanal bat sortu da, izena emateko hemen uzten dizuegu linka.

https://labur.eus/euskaraldia2025errenteriaorereta

Martxoak 8ko kantujira

Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia aldarrikatzeko asmoekin bat egin zuen Lau Haizetararen Kantu Jirak ere.

Errenteria 2040 gogoeta prozesua abiatu du Errenteriako udalak

Atzo 18:00etan hasi zen gogoeta prozesua. Bertan, hurrengo 15 urteei begira gure herriari zer eskatzen diogun planteatu zitzaigun. Hainbat gogoeta desberdin atera ziren, horien artean etxebizitzen prezioa, elkarbizitza eta beste hainbat gai atera ziren.

Aukera paregabea da datozen hamabost urteetan euskal hiztunen komunitatea eta haren beharrak nolakoak izango diren identifikatzeko. Eta erantzun publiko-komunitario bat emateko. Gogoeta hau aurrera eramateko hainbat data berri ere badaude, hurrengoa Martxoaren 18an izango da Reina Aretoan.

Kantujiraren hurrengo saioa martxoaren 8an

Larunbatean, martxoaren 8an, egingo da kantujiraren hurrengo saioa. Ohi bezala 12:00etan hasiko da eta 13:15ak aldera bukatuko da. Taldea herriko enparantzan elkartuko da. Ondoren Biteri kalera joango dira, handik Xabier Olaskoagoa plazara, ondoren Foru Plazara eta azkenik herriko enparantzara itzuliko dira.

Ekimenean 50-60 pertsona elkartu ohi dira. Batzuetan herriko trikitilariekin lagunduta edota txistulariekin lagunduta. Hori bai udaletxean beste ekimen batekin koinzidituz gero, leku aldaketak gerta daitezke, baina ez da honelakorik espero.

Laburbira badator Oreretara!

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11a egingo da. Oreretan zehazki martxoaren 12an, asteazkenean, Niessen Aretoan izango da. Bi saio egingo dira, bata goizez eta beste arratsaldez. Goizeko saioa 9:30etan hasiko da eta 11:00etan amaituko da. Arratsaldekoa berriz, 18:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaitu.

Hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu, Ekain Martinezen Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko Gaua, Ekain Irigoienen Europa, Pentsatzen Dut Karmele Mitxelenarena, Jone Arriolaren Hor Konpon, Nerea Ayalaren, Patricia Fañanásen David Modroñoren eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta azkenik Utlandsk Alba Lozanorena.

Familia Jolasean HAMA Tailerra

Hilabetero lez, hurrengo asteko larunbatean Familian Jolaseaneko saio berezia egongo da. Hil honetan Hama tailerra izango da. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta 18:30etan amaituko da. Jose Luis Caso aretoan izango da. Merkatu Zahar eraikinean hain zuzen, izena emateko azken eguna astebete barru izang da, hau da otsailaren 19an. Izena emateko sartu hurrengo linkean:

https://gazteria.errenteria-udala.eus