Badator Familian Jolasean, aisialdia euskaraz gozatzeko ekimena, 6tik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Haurren garapen soziala eta afektiboa garatzeko ekimena da. Udalak antolatzen du, Lau Haizetarak bideratuta. Info: gazteria@errenteria.eus; 943 44 96 06.
Badator berriro Kuadrillategi, 12 urtetik 16ra bitarteko gazteontzako aisialdiko ekimena, non euskaraz elkarrekin gozatzea eta harremanak egitea uztartzen diren. Irailaren 30era arte irekita dago izena emateko aukera, hemen. Kuadrillategikoak astean behin ostiralean elkartzen gara bi orduz, Lau Haizetarako begiraleek lagunduta. Info gehiago: gazteria@errenteria.eus, 943 44 96 06 telefonoa edo gazteria.errenteria.eus. Zatozte gozatzera!
Iaz bezala, LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta UDALAK elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ ekimena, zeinak helburu duen, euskararekin zailtasuna duten, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea edo jolasen bidez mintza praktika egitea.
Hori ahalbidetzeko, herritar boluntarioen beharra dugu, hezkuntzaren eremuarekin duzuen loturaz jakitun, ELKARREKIN IKASIZ egitasmoaren berri izan dezazuen antolatu dugun bilera honetara GONBIDATU nahi zaitugu.
Egun honetan zuek edo zuen inguruko norbaitek etortzerik ez baduzue, baina gurekin boluntario bezala aritu edo informazio gehiago jaso nahi baduzue inprimaki hau bete dezakezue.
Kaleratu da Euskaraldia. Komertzio eta elkarteei ariguneak sortuz euskararen sustapenean laguntzeko gonbita egin ondoren, orain herritarrei hizkuntza arau berriak hartzeko deia egingo zaie, esaterako lehen hitza euskaraz eginez. Eman izena Euskaraldian!
Datorren astelehenean itzuliko da Egunean Behin-en hamargarren denboraldia, Lau Haizetarako “700 + euskaraz” taldearen eskutik. Astero bi saridun izango dira, aplikazioan eta gure sare sozialetan iragarriko direnak. Jaitsi aplikazioa eta sartu kodea: C3737B. Lehiatzeko prest?
Liburutegi zaharrean kokatu da Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia. Galdera ausarta egin du Goiatz Oiartzabal zuzendariak: “nola garatzen da aniztasunean eragile eta erreferente izan nahi duen hiztune komunitatea gizarte digitalaren garaian?”
Dagoeneko Euskaraldian izena eman dezakete komertzioek eta enpresek, Errenteria/Oreretan euskararen erabilera soziala ziurtatzeko. Horretarako, [euskaraldia@lauhaizetara.eus] helbidera idatzi edo web honetan eman dezakete izena: https://t.co/m5UQW9ufqw
Koordinatzaile bila ari da Lau Haizetara. Elkartearen jarduna bateratzeaz gain, Euskaraldirako hiztunen ahalduntze eskolaren proiektu pilotuaren dinamizazioan ariko da. Euskaratik herrigintzan eragin nahi baduzu, bidali zure curriculum vitaea.
Gogoratu!! datorren asteartean, uztailaren 5ean odol-emateak antolatu ditugula Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. 🩸🩸Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan:
📞Telefonoa eta Whatsappa: 688765398 ✉️e-posta: zaintza@lauhaizetara.eus
Lau Haizetaran bidelagun izan ditugunekin batera gozatu dugu. Gerora begira ditugun erronkez hitz egin dugu patxadaz. Elkarrizketaz eta musikaz lagunduta, komunitateari begira aritzeko konpromisoa berretsi dugu.