Euskaraldiko Herri Batzordea bildu da

Euskaraldiko Herri Batzordearen lehen bilera, Lau Haizetarako egoitzan

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da. Hori antolatzeko Naroa Etxeberria, Euskaraldiaren koordinatzaila, buru belarri dabil. Baina ez dago bakarrik, hainbat eragilek eta norbanakok lagunduko diote bidean.

Atzo, urtarrilak 30, 19:00etan elkartu zen aurtengo herri batzordea. Hibaika arraun elkarteak, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Xenpelar AEK, Orereta Ikastola, IƱaki Pikabea, Ereintza Dantza Taldea, Udal Hezkuntza Politika Saila, Kaputxinoetako Auzo Elkartea, Oreretako Rugbi taldea, Touring Kirol Elkartea, Ereintza Eskubaloia, Idoia Ibarguren eta Oarso Bolei taldea elkartu ziren.

Lehenengo aurtengo aldaketak azaldu ziren, horien artean, hirugarren figura euskaratik urrun baina euskararen aldea dagoen pertsonaren figura. Hainbat gai jorratu ziren, horien artean Oreretako Hamaikakoaren partaideak.

Hurrengo bilera otsailaren 20an egingo dute 18:30etan. Bertaratu nahi duen edonor ongietorrita dago, izan norbanakoa edo eragilea.

Herri bazkaria

Herri bazkaria antolatu du Euskaraldia-ren herri batzordeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Bazkariko txartelak salgai jarrita daude LauHaizetara-n eta Sindikato eta Arkaitza tabernetan.

Euskaraldiako identifikagarriak

Euskaraldiko identifikagarriak (txapak) eskura dituzte ariketan izena eman dutenek. Izena eman gabe daudenek oraindik badute izena emateko aukera, txapa jasotzeko tokian edo interneten (izenematea.euskaraldia.eus). Etorri zure txaparen bila!
#HitzezEkitekoGaraia

Bertso afaria

Euskaraldia girotze aldera, bertso afaria antolatu du Niessen elkarteak. Janaren bueltan, bertsoez gozatzeko aukera dotorea. Dagoeneko, afarirako sarrerak salgai daude.

Euskaraldia

Kaleratu da Euskaraldia. Komertzio eta elkarteei ariguneak sortuz euskararen sustapenean laguntzeko gonbita egin ondoren, orain herritarrei hizkuntza arau berriak hartzeko deia egingo zaie, esaterako lehen hitza euskaraz eginez. Eman izena Euskaraldian!

Euskaraldia

Euskaraldia aurkeztu du Kike Amonarrizek, hizkuntza ohituren arau sozial berriak gureganatu eta erabiltzeko ariketa. Euskaraz egiten dugunon eta ulertzen dugunon arteko elkarrekintza. Udazkenean ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak aktibatuko ditugu. Hitzez ekiteko garaia!

Euskaraldia

Korrikaren ondoren, Euskaraldia prestatzeko lanetan hasiko gara, herritarrek eta entitateek hizkuntza ohitura berriak hartzeko ariketa sozialari begira. Apirilaren 28an, ostegunean, Merkatuzarren Kike Amonarrizek Euskaraldia aurkeztuko du 19:00etan, Eriz magoak lagunduta.