
Errenteria-Oreretan urtero ospatzen den Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzen hasi da Lau Haizetara euskaltzaleon elkartea, eta, ekitaldia ahalik eta ondoen antolatzeko, antolaketa-taldea berritu eta indartu nahi du elkarteak.
Hala, antolaketan parte hartzera deitu ditu interesa izan dezaketen herritarrak. Ez da beharrezkoa izango denbora asko eskaintzea. Norberak ahal duen neurrian laguntzeko aukera dago: antolaketa-lantaldean parte hartuz, ideiak proposatuz edo egunean bertan zeregin jakin batean lagunduz.
Ekimena antolatzeko lehen bilera urriaren 22an izango da, 18:30ean, Lau Haizetararen egoitzan (Madalen kalea 27, behea). Bilera irekia izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo parte hartzea baieztatzeko idatzi mezua bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera edo deitu 613 25 49 04 telefonora.
