Egunean Behin

Egunean Behineko 700+euskaraz taldean, martxoaren 14tik 20rako saridunak: puntutan JOKATU RUGBYAN (1.a; 592,43 p.) eta zozketan PITITI (205.a; 407,29 p.). Zorionak. GURE ESKUko botila jasotzeko, idatzi hona: bulegoa@lauhaizetara.eus. Aste honetako saria, ILARGIren Killasisa zedea.

ERRIGORA

 Berriz ere martxan jarriko gara ERRIGORA kanpaina batekin.  Berriz ere zurekin harremanetan jartzen gara zu gonbidatzeko eta interes orokorreko esperientzia bat bizitzeko aukera eskaintzeko, non pertsonak elkartzen garen lurrarekin, elikadura osasungarri eta burujabe baten kanpaina bat sustatzeko, nekazarientzako prezio justuak dituzten pertsonen artean auzolanean esperientziak lantzeko eta Nafarroan euskara sustatzeko, Euskal Herriaren nortasuna landuz, kanpaina zirraragarri batean.


Nafar Hegoaldeko uzta Eskutik Eskura

 Baina oraingoan ilusio handiagoz, pasio handiagoz pertsona gehiagorekin eta eraginkorrago, oraingoan LAU HAZIETARAn eraikitzen ari garen diziplina anitzeko proiektu batetik, gure burua berrantolatzeko eta Orereta/Errenterian pertsona eta komunitate euskaldun gisa berrasmatzeko.

Tokiko merkataritza, tokiko hizkuntza, tokiko garapena

  Kanpaina hau berezia da, berritu egin nahi dugu, azken 9 urteetan iritsi ez garen tokiak esperimentatu nahi ditugu, gure despentsak olioz bete nahi ditugu, gure bizilagunak hori egitera gonbidatu nahi ditugu, gure ikastetxeetan, herriko elkarte eta jatetxeetan eskaini nahi ditugu, Nafarroako erriberako 1. sektoreari lagundu nahi diogu eta Euskal Herri batuagoa egin nahi dugu.

Si necesitas traducir el texto prueba con el enlace 

Informazioa eta eskaerak:https://labur.eus/ee22 

Información y pedidos:https://labur.eus/ee22-es

Elikadura Lan Taldea – Lau Haizetara

Egunean Behin

Egunean Behineko 700+euskaraz taldean, martxoaren 7tik 13rako saridunak: puntutan TXISTU (1.a; 550,89 p.) eta zozketan NP (230.a; 410,57 p.). Zorionak. Errealeko erretilua jasotzeko, jarri gurekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus. Aste honetako saria, GURE ESKUko botila. https://t.co/ke25bCjWRL

Kantujira

Hileroko legez hurrengo larunbatean Lau Haizetarako Kantu Jirak martxoko saioa egingo du.
12.00etan bilduko gara herriko plazan eta trikitilarien laguntzaz herriko txokoak alaituko ditugu. Animatu!

Egunean behin

Otsailaren 21etik 27rako saridunak: puntuazioan SANJ (1.a; 561,15 p.) eta zozketan GORAL (474.a; 247,65 p. Zorionak. Beatriz Gallegoren “Zeinek esango zigun” liburua jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus. Aste honetako saria, ELKARREKIN IKASIZ ekimeneko poltsa.

Egunean behin.

Otsailaren 14tik 20ra Egunean Behineko saridunak: puntuetan ITZIAR (1.a; 584,49 p.) eta zozketan ASTIGAR (9.a; 526,02 p.). Sagardo botila eta bi edalontziak jasotzeko, idatzi mezua: bulegoa@lauhaizetara.eus. Aste honetako saria, Beatriz Gallegoren “Zeinek esango zigun” liburua.

KANTUJIRA

Kalez kaleko KANTU JIRA itzuliko da larunbat honetan Lau Haizetararen eskutik. Kantuzaleen gozagarria izango da. “Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko” zioen Negu Gorriak taldeak…

Non: HERRIKO ENPARANTZAN

Noiz: AZAROA 13, 12:00etan.