Praktikak Lau Haizetaran

Mondragon Unibertsitateko Ximun eta June hasi dira praktikak egiten Lau Haizetaran. Ikus entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira. Bideo batean jasoko dute komunitatean eraginez eta euskaraz egungo desafio handi batzuei aurre egiten lagundu nahi duen gure elkartearen jardunbidea.

Bekak

Euskarari eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 4 bekaren deialdia argitaratu du Jaurlaritzak. Beka bakoitzak 7.500 eurokoa. Tresna lagungarria da genero eta hizkuntza berdintasuneko politiketan diskurtsoa eta eztabaida guneak eraikitzeko. https://t.co/hqDdIDPBoC

Batzar orokorra

Lau Haizetarak bazkideen batzar orokorra egingo du ostegun honetan, hilak 10. Merkatuzarren izango da hitzordua, arratsaldeko 7.00etan (lehen deialdia 18.30etan). Iazko jardueraren errepasoarekin batera, oraingo ekimenez eta etorkizuneko ametsez arituko gara.

Euskararen Udal Aholku Kontseilua

Atzo Euskararen Udal Aholku Kontseilua berritu zen. Gizarte, hezkuntza, kultura, ekonomia, kirol arloko entitateek parte hartu zuten, euskalgintzakookin batera. Sarean aritzeko garaiak dira. Gure herrian euskarari arnasa eta babesa emateko aukera berriak datoz.