Errigorako produktuak erosgai

Hasia da Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba olio birjina estra eta nekazaritzako beste produktu batzuk erosi ahal izango dituzue ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.

Lau Haizetarak babestu egiten du Aukerak Sortzen ekimenak bideratutako elikadura burujabetza, hau da, Euskal Herrian kontsumitzen ditugun elikagaiak hemen ekoiztuak izateaz gain, elikagaien ziklo guztiaren gaineko (ekoizpena, banaketa eta kontsumoa) erabakimena ere herriaren eskuetan egotea. Horretarako, ekoizle nahiz kontsumitzaileen parte eta kontzientzia hartzea ezinbestekoak dira. Bide hori sustatuz, denon komunitate osoaren (ekoizle zein kontsumitzaileen) zaintza helburu nagusi bilakatzen da.

Oharra: “Lau Haizetara, Merkatuzarren” aukeratu behar duzu, bertan eskaera jasotzeko.

Euskaraldiaren aurkezpena Oreretan

Aurkeztu da Euskaraldiaren 4. edizioa Errenteria/Oreretan: 11 eguneko ariketa soziala datorren maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. Aurtengo berritasunak ere aurkeztu dira; horien artean, aurten oreretarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute.

Herritar ugarirekin batera, herriko entitate eta elkarteak batu dira aurkezpenera. Ekitaldia Julen Olaizolaren bertsoekin hasi da. Ondoren Naroa Iturrik eta Naroa Etxeberriak zuzendu dute ekitaldia. Aurtengo Hamaikakoa ere aurkeztu da, euskal hiztunen komunitatearen aniztasuna irudikatu duena: etxean euskara transmititu zaien hiztunak, euskara eskolan ikasi dutenak eta euskara urrun duten giza taldeetan sortutako euskaldunak. Herri Arte Eskolako dantzariek ere hartu dute parte. Dantzariek Hamaikakoari agurra dantzatu diete, eta ondoren giro paregabean hainbat mokaduz gozatu dute hurbildutakoek.

Norbanakoen izena ematea gaur zabaldu da. Nahiz eta beste urteetan izena eman, aurten berriro ere eman behar da. Parte hartu Euskaraldian!

Izena emateko: https://euskaraldia.eus/

Laburbira badator Oreretara!

Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11a egingo da. Oreretan zehazki martxoaren 12an, asteazkenean, Niessen Aretoan izango da. Bi saio egingo dira, bata goizez eta beste arratsaldez. Goizeko saioa 9:30etan hasiko da eta 11:00etan amaituko da. Arratsaldekoa berriz, 18:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaitu.

Hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu, Ekain Martinezen Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko Gaua, Ekain Irigoienen Europa, Pentsatzen Dut Karmele Mitxelenarena, Jone Arriolaren Hor Konpon, Nerea Ayalaren, Patricia Fañanásen David Modroñoren eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta azkenik Utlandsk Alba Lozanorena.

Herri argazkia

Herri argazki jendetsua atera dugu azaroaren 4ko manifestaziorako deialdiari atxikimendua erakusteko.  Oldarraldi judizialaren aurrean  #euskararekinbat #A4denokbilbora #oreretaeuskaraz @kontseilua
@errenteriahitza – @ZarateIkerne

Lau Haizetara oldarraldiaren aurrean

Ez dugulako izaterik euskararik eta kulturarik gabe, Lau Haizetarako kideok, bat egiten dugu azaroaren 4rako @kontseilua-k ‘Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean deitu duen manifestazioarekin. Hitzez eta ekintzez #A4DenokBilbora #oreretaneuskaraz

Manifestazioa

Azaroaren 4ko manifara joateko autobus-txartelak salgai: Arkaitzan, Xenpelar AEK euskaltegian eta Orereta Ikastolako Esmalteriako eta Añabitarteko bulegoetan. #A4denokbilbora

Oldarraldiaren aurrean

Azkenaldian euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako oldarraldia dela eta, azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioari babesa emateko HERRI-ARGAZKIA aterako dugu ostegunean, urriak 26, 19:00etan herriko plazan. Pertsona eta kolektibo orori dei egiten diegu.

Estereotipoak hautsiz

Ederra eta hunkigarria ijitoen herri eta kulturaren inguruko “Estereotipoak hautsiz” ekitaldia. Kamelamos Adikerar-ren eskutik, atzo anitzenean kantu flamenkoa, poesia eta bertsolariak, Helios Gomezen figuraren omenez. Ijito eta euskal kulturaren arteko elkarrizketa bikaina.

25. urteurrena ospatu zuen Topaguneak

Atzo Donostiako Aquariumen 25. urteurrena ospatu zuen Topaguneak, hizkuntza aktibaziorako elkarteen erakunde nazionalak. 2023an kongresua egingo du, erronka handiei hobeto aurre egiteko asmoz: hizkuntza erabilera, kultur sorkuntza, aktibazio soziala. Zorionak.