Larunbateko Kantunjira berezia

Larunbatean, Euskaraldia dela eta, Kantujiraren saio berezia egin zen. Egun hartako partaideek goian ikus daitekeen argazkia atera zuten. Saio berezia hasi baino lehen hainbat partaideek izena emateko aukera izan zuten eta beste hainbatek beraien txapak jaso zituzten.

Zorionez ekimena aurrera eramateko eguraldiak lagundu zuen. Horretaz gain hainbat herritako pertsonak ere bertaratu ziren ekimenean parte hartzera eta saio berezi honi bultzada ematera.

Kantujira berezia dator larunbat honetan!

Euskaraldia dela eta, biharko Kantujira zertxobait berezia izango da. Euskaraldia girotzeko, maiatzak 10ean egingo den Kantujira zertxobait berezia izango da. Ohi bezala Herriko Plazan hasiko da 12:00etan eta 13:00etan amaitu. Animatu eta bertaratu!

Martxoak 8ko kantujira

Emakumeen Nazioarteko Egunean, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia aldarrikatzeko asmoekin bat egin zuen Lau Haizetararen Kantu Jirak ere.

Kantujiraren hurrengo saioa martxoaren 8an

Larunbatean, martxoaren 8an, egingo da kantujiraren hurrengo saioa. Ohi bezala 12:00etan hasiko da eta 13:15ak aldera bukatuko da. Taldea herriko enparantzan elkartuko da. Ondoren Biteri kalera joango dira, handik Xabier Olaskoagoa plazara, ondoren Foru Plazara eta azkenik herriko enparantzara itzuliko dira.

Ekimenean 50-60 pertsona elkartu ohi dira. Batzuetan herriko trikitilariekin lagunduta edota txistulariekin lagunduta. Hori bai udaletxean beste ekimen batekin koinzidituz gero, leku aldaketak gerta daitezke, baina ez da honelakorik espero.

KANTU-JIRA

Larunbat honetan Lau Haizetararen kantu jira izanen da Erriolako Maratoi kulturalean. Aurten Orereta Ikastolari dagokio Kikometroak egitea eta 12 orduz erriola bezalako ekimenak prestatu dira.

Kantujira

Hileroko legez hurrengo larunbatean Lau Haizetarako Kantu Jirak martxoko saioa egingo du.
12.00etan bilduko gara herriko plazan eta trikitilarien laguntzaz herriko txokoak alaituko ditugu. Animatu!

KANTUJIRA

Kalez kaleko KANTU JIRA itzuliko da larunbat honetan Lau Haizetararen eskutik. Kantuzaleen gozagarria izango da. “Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko” zioen Negu Gorriak taldeak…

Non: HERRIKO ENPARANTZAN

Noiz: AZAROA 13, 12:00etan.