Korrika

23. Korrika guregana etorri zenean, herriko kolektiboen artean oroimen, aitortza, ahalduntze eta harrotasun ariketa bikaina egin  genuen. Orain bihur dezagun ariketa hori komunitatea indartzeko arduraren aldeko deia.
#Korrika23 #HarroHerri #Errenteria #Orereta

Korrika

Herritarren euskaldun izateko gogoa elikatzen egindako jarduna saritu nahian, Korrikan Pilartxo Olaskoaga eta Mikel Ugalde euskaltzaleekin bat  egingo dugu. Bihar larunbatez 23:30ean Morrongilleta kalearen hasieran.
#Korrika23 #Errenteria #Orereta

Harro Herri Eguna

Korrikak ere ekarpen aberasgarria egingo dio gure herriko hizkuntza aniztasunaren lanketari, euskal hiztunon artean gu berri bat eraikitzeko bidean. Oarsoirriak eta Lau Haizetara batu gara, atzerritar jatorriko  eta bertako guraso eta haurrek Harro Herri Eguna gozatu dezaten.

Korrika 22

Aspaldi ez zen hainbeste hizkuntza emozio biltzen. Pandemiagatik oraindik Korrika ezagutu gabeko gaztetxo andana jarri da lasterka. Orain, erronka da herritar bultzada hori Euskaraldira eramatea eta datozen urteetarako sen handiz hauspotzen jakitea. 1000skr Korrika, 1000skr

Korrika

Animatu Lau Haizetarak eta Bertso Eskolak hartu dugun kilometroa gurekin korritzera! 🏃🏽‍♀️🏃🏽‍♂️
📍Morrongilleta kaleko autobus geltokia
⏰ 05:41