Hika ikastaroa antolatu du Lau Haizetara elkarteak

Hika ikastaroa antolatu du Lau Haizetara elkarteak

Noka eta toka egiten ikasteko 5 saio praktiko eta bi solasaldi izango ditu ikastaroak, apirilaren 30etik ekainaren 12ra bitartean. Saio guztiak ostegunetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa doan izango da, baina parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea. Apirilaren 16tik 28ra eman ahal izango da izena, formulario bat beteta. Informazio gehiago nahi duenak Lau Haizetara elkartera idatz dezake bulegoa@lauhaizetara.eus posta helbidera edo 613254904 telefonora deitu.

Ikastaroa Xenpelar AEK euskaltegian izango da. Bertako irakasle batek gidatuko ditu saioak eta hika ikasi edo praktikatzeko interesa duen edonorentzat dago irekita. Hori bai, plazak mugatuak dira.

Iaz, Euskalradia egin zenean, Errenteria-Oreretak “Euskaraldia Hika” ekimenean parte hartu zuen, eta herritar askok hika ikasi eta aritzeko interesa agertu zuten. Hala, ikasturte honetan, Hikalaguna talde bat sortu da herrian, eta ostegunero elkartzen dira Lau Haizetara elkartean hika egiteko.

Noiztik noiz arte: Apirilaren 30etik ekainaren 12ra

Noiz: Ostegunetan 18:00etatik 20:00tara

Non: Xenpelar AEK-n

Prezioa: Doan

Izena emateko azken eguna: Apirilak 28

Izena emateko: https://my.liberaforms.org/hika-ikastaroan-izena-emateko-formularioa

Informazio gehiago: bulegoa@lauhaizetara.eus 613 25 49 04

Pizkunderako Autobusa

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko ditu Kontseiluak euskararen etorkizunaren aldeko Pizkundea ekitaldian. Euskaltzaleok hitzordu garrantzitsua dugu: milaka buru eta bihotz taupa-taupa ariko gara Bilbao Arenan.

Horren harira, dei egiten dizugu Bilbora autobusez hurbiltzera. Gure herritik autobusez joan nahi baduzu, autobuserako izena, ondorengo lekuetan eman dezakezu: Lau Haizetara (613254904), Xenpelar AEK () eta Arkaitza taberna(). Autobusa Zumarditik abiatuko da goizean (10:30) eta arratsaldean (15:00). Txartela egunean bertan ordaindu beharko da, helduena 12 euroren truke eta haurrena 8.

Ekitaldiko sarrera erosteko, sartu hemen.

Dinamizatzaile lan eskaintza

Lau Haizetara Errenteria/Oreretan herritarren hizkuntza aktibaziorako proiektu batean aritzeko dinamizatzaile bila ari da.

Izan ere, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen ere gauzatuko den proiektu zabalago batean parte hartuko dugu, bi urte eta erdiko esku hartze baten bidez Oarsoaldeko euskararen hizkuntza komunitatean eragiteko asmoz.

Interesa dutenek curriculuma bidali beharko dute bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera azaroaren 23aren aurretik.

Hemen behean lan eskaintza, xehetasun gehiagorekin

Elkarteko talde eragile berria

Bazkideen azken batzar osoan, talde eragilea berritu dugu Lau Haizetaran. Gaztetu eta emakumetu egin dugu taldea, hain zuzen ere Errenteria/Oreretan aktibazio soziala eta linguistikoa uztartzen jarraituko duena. Beste pertsona eta entitate batzuekin elkarlanean erronka komunitarioei erantzutea izango da gure xedea. Argazkian talde eragileko kide batzuk ageri dira.

Egoitza berria

Karena-ren musika bikainaz lagunduta, egoitza berria inauguratu genuen bazkidez eta bidelagunez inguratuta. Lau Haizetaran euskararen begiradatik eta elkarlanean interes eta behar komunitarioei erantzuteko espazio berria izango dugu Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenea.

Lau Haizetararen egoitza berria

Martxoaren 17an, ostiralean, KARENA musika talde antzuolarraren kontzertua, Joxepa Antoni Aranbarri Anitzenean. Lau Haizetararen egoitza berria  lagunartean eta jai giroan inauguratu nahi dugu. Zatozte!

Joxepa Antoni Aranberri eraikina

Nork jakingo du elkarlanean zenbat proiektu egosiko diren, hizkuntzaz jabetzen den herrigintzaren begiradatik, Joxepa Antoni Aranberri eraikin inauguratu berrian? Badalabek, SOS Arrazakeriak, Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara topaguneak haien sukaldari izan nahi dugu.

Egoitza berria

Lau Haizetarak egoitza berria du. Merkatuzarretik Joxepa Antoni Aranberri eraikinera aldatu da, Udalaren laguntzaz. Hizkuntza eta aniztasuna lotzen gaitu bizilagunok: Badalab esperimentazio gunea, SOS Arrazakeria, Xenpelar bertso eskola. Bihar ostiralean inaugurazioa, 18.00etan.

Logotipo berria

Hizkuntza erdigunean jarririk eta elkarlanaren bidez  herrigintza berritzeko ahalegina egiten denean, logotipo eraldatzailea sortzen da. Horixe gertatu zaigu Lau Haizetara topagunean. Diseinu artistikoa Ibai Maritxalar sortzailearen eskutik etorri da. Sentitu, pentsatu, ekin.