Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.
Errenta aitorpena euskaraz
Errenta aitorpena euskaraz, zergatik ez? Oarsoaldeak antolatutako kanpaina horretan parte hartzera animatu nahi zaitugu.
Batasunaren bidean
Euskararen transmisioak duen garrantzia irudikatu eta batasunaren beharra aldarrikatu zuen atzo ‘Batasunaren bidean’ ekimenak. Egiari zor, arratsaldeko ekimenean Txillardegiren ekarpena gogorarazi zuen Euskaltzaindiko Andres Urrutiak.
Egunero behar genuen
Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.
Ahalduntze eskola
Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.
Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardoak
Urtero bezala, Lau Haizetarak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardoak saltzeko kanpaina martxan jarri du gure herrian. Animatu eta eskaerak egin jarraian atxikitzen den estekan, bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera idatziz edo 688 76 53 98 tlfonora idatziz.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSflK06BdpfNIxUYxJaQMawBZdl4w8kfIJ6djMxHpNEOMEDgNA/viewform
ZINEMA EUSKARAZ
”Gabi 8 urtetik 13 urtera” film suediarra NIESSEN zinemetan azaroaren 25etik aurrera.
Zubi bat euskaratik
Migrazio berrien testuinguan, hizkuntzetatik nola eraiki elkarbizitza nire auzoan, nire seme-alaben eskolan, nire herrian? Galdera horri erantzuten lagungu, kontzientzia sortu eta formakuntza emateko asmoz, “Zubi bat euskaratik” solasaldiak antolatu dira: labur.eus/zubi_bat_euskaratik
Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia
Liburutegi zaharrean kokatu da Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia. Galdera ausarta egin du Goiatz Oiartzabal zuzendariak: “nola garatzen da aniztasunean eragile eta erreferente izan nahi duen hiztune komunitatea gizarte digitalaren garaian?”