
Atzo, 2025eko urtarrilaren 30ean Lau Haizetararen kideok “Taupada” jardunaldian egon ginen. Hainbat hitzaldi interesgarri jaso genituen adituen partetik.
Goizeko 10:00etan hasi Jon Zabala Arando, gizarte psikologiako doktoregaia eta EHUko kultura , kognizioa eta emozioa ikertaldeko kidea. Doktoregaia bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizartearen ongizateari buruz aritu zen. Hainbat gauza ikasi genituen baina horien artean, poteoan ibiltzea gizabanakoarentzat ona zenarekin gelditu ginen batez ere.
Zabalaren hitzaldiaren ostean, irakaslegaiei buruzko solasaldia jaso genuen Huheziko Letizia Garcia eta Enertiz Garroren partetik. Eskoriatzako kanpusean dira irakasle hizlari hauek. Bertako ikasleak euskararen eragile aktibo bihurtzeko egindako esperimentuari buruz ibili ziren, oso modu entretenigarrian eta interesgarrian.
Horren ostean, 11:25etan zehazki, Xabier Harluxet , BIZI mugimeduko partaidea, klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzeari buruz solastu zuen. Horrekin batera hainbat liburuxka banatu zizkigun BIZI mugimendua zer den ikas dezagun, eta egia esateko oso mugimendu interesgarria dirudi.
Eguerdia heltzean, atsedenerako ordua iritsi zen. Hainbat patata tortila pintxoz eta beste hainbat pasteltxoz gozatu genuen. Atsedena amaituta Igor Ahedo, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko partaidearen txanda iritsi zen. Bere txandan, gaur egungo gizartea aktibatzeko hainbat gomendio eman zizkigun.
Azkenik, aurreko hizlari batzuekin eta berri batzuekin osatutako mahai ingurua entzun genuen. Hainbat galdera desberdin erantzun zituzten partaideek, hainbat ikuspuntu desberdin azalduz.
Jardunaldia amaitzean Oreretara itzuli ginen arratsaldean beste hitzordu bat genuelako