- Olentzero eta Mari Domingiren etorrera antolatzeko bilera irekia

Errenteria-Oreretan urtero ospatzen den Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzen hasi da Lau Haizetara euskaltzaleon elkartea, eta, ekitaldia ahalik eta ondoen antolatzeko, antolaketa-taldea berritu eta indartu nahi du elkarteak.
Hala, antolaketan parte hartzera deitu ditu interesa izan dezaketen herritarrak. Ez da beharrezkoa izango denbora asko eskaintzea. Norberak ahal duen neurrian laguntzeko aukera dago: antolaketa-lantaldean parte hartuz, ideiak proposatuz edo egunean bertan zeregin jakin batean lagunduz.
Ekimena antolatzeko lehen bilera urriaren 22an izango da, 18:30ean, Lau Haizetararen egoitzan (Madalen kalea 27, behea). Bilera irekia izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo parte hartzea baieztatzeko idatzi mezua bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera edo deitu 613 25 49 04 telefonora. - Liburu aurkezpen ekitaldia

Joan den asteko 24an, Idoia Fraile errenteriarrak bere lehen eleberria aurkeztu zuen: Arranoaren luma. Aurkezpena berezia izan zen, izan ere, Maddi Oihenart barkoxtarraren kantuek girotu zuten saioa. Ekitaldia interesgarria eta dotorea izan zen. Bertaratutakoek aukera izan zuten bai Idoiaren liburua bai Maddiren diskoa erosteko (erosi hemen eta hor).
Arranoaren luma eleberriak askatasunaren, identitatearen eta barne indarraren bila doan bidaia hunkigarria kontatzen du; aldi berean, emakumeek jasaten dituzten egoera bidegabeak ere modu sentiberan eta ausartean jorratzen ditu.
Egun hartako bero handia zela eta, saioa Reina udal aretora eraman genuen, denok erosoago egon gintezen.
- Hika bertso poteoan bertsolari aldaketa. Miren Artetxe Oihana Iguaranen ordez

Azken orduko gauzak direla eta, Miren Artetxe arituko da bertsotan Oihana Iguaranen ordez. 18:00etan Zumardian hasiko gara. Animatu!
- Liburu aurkezpen ekitaldiaren leku aldaketa

Lehen Joxepa Antoni Aranberri anitzeneako 3. solairuan izango zen, baina beroa dela eta, Reina Aretoan izango da. Sarrera irekia da eta edonor etor liteke. Animatu!
- Hika bertso poteoa ostegunean

Azken hilabeteotan hika ikastaroa antolatu dugu Lau Haizetaran Xenpelar AEK-ren laguntzaz. Ikastaroa amaitu, eta ondoren, hikari buruzko solasaldiak antolatu genituen, eta orain zikloa amaitzeko hika bertso poteoa antolatu dugu.
Bertso poteoan Oihana Iguaran eta IƱigo Manzizidor “Mantxi” bertsolariak izango ditugu. Bertso poteoa ekainaren 25ean izango da, 18:00etan Zumardian, eta ondoren herriko tabernetan zehar ibiliko da. Hika praktikatu nahi izanez gero, edota bertso saioaz gozatu nahi izanez gero, anima hadi!
- Liburu aurkezpen-ekitaldia

Idoia Fraile herriko idazleak bere lehen eleberria aurkeztuko du: “Arranoaren Luma”. XIX. mendean Zuberoan indarrez ezkontzera behartutako emakume baten istorio hunkigarria kontatzen du liburuak.
Aurkezpenarekin batera, Maddi Oihenart abeslariaren kantu edonorekin gozatzeko aukera bikaina izango dugu.
- Data: Ekainak 24, asteazkena
- Ordutegia: 19:00
- Tokia: Lau Haizetararen egoitza (Madalen kaleko anitzeko gela, 3. solairua)
- Sarrera: Doan (lekuak bete arte)
Zatoz herriko kultura babestera eta gozatu literaturaz zein musikaz giro hurbilean!
- Badator Errenteria/Oreretako euskaltzaleon plaza!

Hemen da Errenteria / Oreretako Euskaltzaleon Plaza!
Euskararen egoerak kezkatzen bazaitu, animatu! Elkarrekin pentsatu eta ekintzetara salto egiteko unea da, jar dezagun plaza dantzan!
Ekainaren 17an (asteazkena) arratsaldeko 18:30ean Joxepa Anttoni Aranbarri anitzeneko 3. solairuan - Lehen Hika Solasaldia

Atzo izan zen (H)ikastaroari amaiera emateko antolatutako lehen hika solasaldia. Maiatzean zehar egon ikastaroari amaiera emateko Idoia Etxeberria etorri zen gurera Hitanoa biziberritzeko esperientzei buruz hitz egitera.
Euskal Herri osoko esperientzietaz hitz egin zigun, eta horri esker datozen urtetarako hainbat ideia ere lortu genituen. Hurrengo solasaldia hurrengo ostegunean izango da Xenpelar etxean. Fernando Oiartzunek Nokaren galerari buruz hitz egingo digu arratsaldeko 18:00etan. Idoiaren solasaldiak bezalaxe sarrera irekia da.
Mila esker Idoia hitzaldiarengatik!
