Estereotipoak hautsiz

Ederra eta hunkigarria ijitoen herri eta kulturaren inguruko “Estereotipoak hautsiz” ekitaldia. Kamelamos Adikerar-ren eskutik, atzo anitzenean kantu flamenkoa, poesia eta bertsolariak, Helios Gomezen figuraren omenez. Ijito eta euskal kulturaren arteko elkarrizketa bikaina.

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
abuztuak 1, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri harremanetan.
☎️ 688765398
zaintza@lauhaizetara.eus

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
uztailak 4, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri harremanetan.
☎️ 688765398
zaintza@lauhaizetara.eus

Irakurketa erraza

Ekaineko azken txanpa honetan, irakurketa errazako azken saioaz gozatzeko aukera izan dugu. Irailan bueltatuko gara liburu gehiagorekin!

Elkarteko talde eragile berria

Bazkideen azken batzar osoan, talde eragilea berritu dugu Lau Haizetaran. Gaztetu eta emakumetu egin dugu taldea, hain zuzen ere Errenteria/Oreretan aktibazio soziala eta linguistikoa uztartzen jarraituko duena. Beste pertsona eta entitate batzuekin elkarlanean erronka komunitarioei erantzutea izango da gure xedea. Argazkian talde eragileko kide batzuk ageri dira.

Irakurketa erraza

Ekainak 16, irakurketa errazako saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri anitzenean. Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98
Madalen kalea 27
Basabizitzaren deia (Jack London)

Odol-emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
ekainak 6, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri harremanetan.
☎️ 688765398
zaintza@lauhaizetara.eus

Mintza eguna

Ederki pasa zuten Oreretako mintzalagunek joan den larunbatean Donostian ospatu zen EHko mintza egunean. Praktikatu mintza poza!!
#OreretakoMintzalaguna