Ahalduntze eskola

Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartean, abenduaren 13an Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugula. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan.
zaintza@lauhaizetara.eus
☎️ 688 76 53 98

Oarsoarrak saria

Gaur hizkuntzaren eta tradizioaren zaintzaren bidez jendartea erdialdean jartzen duen ahalegin etengabea saritu dute. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak 2022ko Oarsoarrak saria jaso dute. Zorionak eta eskerrik asko.

Irakurketa Erraza

Abenduak 16, irakurketa errazako lehen saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri hiztunenean.

Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98

Madalen kalea 27

Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre)

Egunean Behin

Egunean Behineko “700+euskaraz” taldean, azaroaren 21etik 27ra bitarteko irabazleak: LARREMOTX GAZTA (1.a; 563,72 p.), eta zozketa bidez 93.a (aplikazioan ez dago ikusgai). Zorionak. Sagardo Eguneko sariak jasotzeko, jarri harremanetan LAU HAIZETARAkin: bulegoa@lauhaizetara.eus

Muxikoak

Euskaraldiaren harira, bihar muxikoak dantzatzeko aukera izango da Herriko Plazan. Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko.