
Odol emateak


Ekonomiari eta enpresari lotutako euskal hedabide digitala sortu da: http://Enpresabidea.eus. Orain arteko hutsune bat betetzera dator proiektua, “bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua”. Ongi etorri.






Bukatu da Egunean Behin lehiaketaren 9. denboraldia. ETBko finalean Erik Gartzia oreretarra irabazle. Zorionak. Eskerrik asko Lau Haizetarak sustatutako 700+euskaraz taldean parte hartutako 500 lehiakideei.




Aspaldi ez zen hainbeste hizkuntza emozio biltzen. Pandemiagatik oraindik Korrika ezagutu gabeko gaztetxo andana jarri da lasterka. Orain, erronka da herritar bultzada hori Euskaraldira eramatea eta datozen urteetarako sen handiz hauspotzen jakitea. 1000skr Korrika, 1000skr





Errenta kanpaina une egokia da Ogasunarekin harreman hizkuntza aukeratu eta aitorpena euskaraz aurkezteko. Kanpainatik kanpo, interneteko Gipuzkoataria plataforman eta Ogasuneko herritarren bulegoetan (030 eredua) aukera daiteke euskara. Egin dezagun euskaraz Administrazioarekin!
