Hona hemen aurtengo Olentzero eta Maridomingiren harrera ekitaldiko bideoa. Bi urteren ondoren, zoragarria izan da berriz ere kaleak hartzea. Gozatu!
Egunean Behin
Egunean Behineko “700+euskaraz” taldean, abenduaren 12tik 18ra bitarteko irabazleak: IRATI (1.a; 542,73 p.), eta zozketa bidez 162.a (ez dago ikusgai). Zorionak. Hitzaren 2023ko egutegia jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus. Bukatu da 10. denboraldia. 1000skr.

Ahalduntze eskola
Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.

Olentzero eta Mari Domingi

Abenduaren 23an, Errenteria/Oreretara datoz Olentzero eta Mari Domingi. Prestatu gutunak eta bertan ikusiko dugu elkar! Jarrai ezazu gabonetako egitarau guztia: herribizia.errenteria.eus/kultur-malutak – Herriko Plaza – Errenteria
Ispiluak” liburua

“Ispiluak” liburua aurkeztuko dute Nora Barrosok eta Nekane Martiarenak. Aurkezpen saioa Lekuonan izango da datorren larunbatean, hilak 17, goizeko 11:00etan. Adin guztientzako pertsonei zuzendutako ipuin ilustratu bat da liburua. kultura.errenteria.eus/ekitaldia/libu…
Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardoak
Urtero bezala, Lau Haizetarak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko garagardoak saltzeko kanpaina martxan jarri du gure herrian. Animatu eta eskaerak egin jarraian atxikitzen den estekan, bulegoa@lauhaizetara.eus helbidera idatziz edo 688 76 53 98 tlfonora idatziz.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSflK06BdpfNIxUYxJaQMawBZdl4w8kfIJ6djMxHpNEOMEDgNA/viewform

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartean, abenduaren 13an Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugula. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan.
zaintza@lauhaizetara.eus
☎️ 688 76 53 98
Oarsoarrak saria
Gaur hizkuntzaren eta tradizioaren zaintzaren bidez jendartea erdialdean jartzen duen ahalegin etengabea saritu dute. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak 2022ko Oarsoarrak saria jaso dute. Zorionak eta eskerrik asko.

Irakurketa Erraza
Abenduak 16, irakurketa errazako lehen saioa izanen dugu Joxepa Anttoni Aranberri hiztunenean.
Izen-emateko: mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo deitu 688 76 53 98
Madalen kalea 27
Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (Ander Izagirre)

Egunean Behin

Egunean Behineko “700+euskaraz” taldean, azaroaren 21etik 27ra bitarteko irabazleak: LARREMOTX GAZTA (1.a; 563,72 p.), eta zozketa bidez 93.a (aplikazioan ez dago ikusgai). Zorionak. Sagardo Eguneko sariak jasotzeko, jarri harremanetan LAU HAIZETARAkin: bulegoa@lauhaizetara.eus
