Kalejira

Hurbil dira Inauteriak. Elkarlanaren ondorioz, Lau Haizetarako Kuadrillategi parte hartzen ari da Oarsoirrien kuadrillen eta familien KALEJAIAn. Koreografiaren entseguak urtarrilaren 28an eta otsailaren 2an izango dira Merkatuzarren.
#Errenteria #Orereta oarsoirriak.net/2024/01/18/ots…

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
urtarrilak 3, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri harremanetan.
☎️ 688 765 398
zaintza@lauhaizetara.eus

Euskararen eguna

Euskararen Eguna dugu gaur. Aukera bikaina euskal hiztunen komunitatean elkarrekin topatzeko eta ospatzeko, bai eta orainari begiratu, hausnartu eta praktika berritzaileak gauzatzea erabakitzeko ere. Bejondeigula!

Oarsoarrak saria

Oarsoarrak sariak hizkuntza transmisioko ariketa izan ziren. Antton Valverdek (eta hari omenalditxoa egin zion Oskarbi musika taldeak) hizkuntza eta kultura arnas bizia eskualdatu zien Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleei, euskal identitatearen gutasun berria eraiki dezaten.

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
abenduak 5, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era.

Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri harremanetan.
☎️ 688 765 398
zaintza@lauhaizetara.eus