Lau Haizetarak bazkideen batzar orokorra egingo du ostegun honetan, hilak 10. Merkatuzarren izango da hitzordua, arratsaldeko 7.00etan (lehen deialdia 18.30etan). Iazko jardueraren errepasoarekin batera, oraingo ekimenez eta etorkizuneko ametsez arituko gara.
Egunean Behineko otsailaren 28tik martxoaren 6rako saridunak: puntuetan RMN (1.a; 551,52 p.) eta zozketan MAITETXU (361.a; 352,57 p.). Zorionak. ELKARREKIN IKASIZeko poltsa jasotzeko, jarri gurekin harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus. Aste honetako saria, Errealeko erretilua. https://t.co/th1IMsj9Gy
Atzo Euskararen Udal Aholku Kontseilua berritu zen. Gizarte, hezkuntza, kultura, ekonomia, kirol arloko entitateek parte hartu zuten, euskalgintzakookin batera. Sarean aritzeko garaiak dira. Gure herrian euskarari arnasa eta babesa emateko aukera berriak datoz.