Oarsoarrak saria

Gaur hizkuntzaren eta tradizioaren zaintzaren bidez jendartea erdialdean jartzen duen ahalegin etengabea saritu dute. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak 2022ko Oarsoarrak saria jaso dute. Zorionak eta eskerrik asko.

Oarsoarrak sariak

Zorionak Oarsoarrak sarien hartzaileei: Xixilio Maritxalar eta Zuberoa jatetxea. Bata kultur tradizioa eta hiztun berrien babesa bultzatzeagatik, eta bestea sukaldaritzan tradizioa eta berrikuntza lotzeagatik. Sari banaketa abenduaren 2an  Donibanen. labur.eus/2022_oarsoarrak

Euskaraldiaren hasiera

Ostiralean hasiera eman zitzaion Euskaraldiari. Hizkuntza arau sozial berriak esperimentatzeko ariketa. Norberari, ingurukoei eta entitateei hizkuntza ohitura berriak hartzeko gonbita ere bai. Hasiera ekitaldian ezezik, kantu afarian ere gozatua hartu genuen. Hitzez ekiteko garaia.

Euskarabildua jardunaldia

Euskarabildua jardunaldiak menpekotasun teknologikoa murrizteko tokiko eragileen arteko saretzearen indarra balioan jarri nahi du

Urriaren 27an izango da Donostiako San Telmo Museoan. “Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira” da aurtengo edizioaren izenburua eta teknologia burujabetza sustatzen duten tokiko hainbat proiektu ezagutzeko aukera emango du, Euskal Herrikoak zein kanpokoak, besteak beste Bartzelonako Xnet egitasmoa aurkeztera etorriko dira bertako ordezkari Simona Levi eta Arnau Monterde.

Informazio gehiago

Izen-emateak eta jardunaldiari buruzko informazio guztia hemen

Ahalduntze eskola euskaraz bizi nahi dutenentzat

Ireki da euskaraz bizi nahi duten herritarrentzat Euskaraldiaren harira abiatuko den ahalduntze eskolan emateko epea. Urritik abendura antolatu Lau Haizetara topaguneak. Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko eskola izango da, parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz.

Ahalduntze eskolako saioak urriaren 26an hasi eta abenduaren 14an bukatuko dira. Astean behin egingo dira, asteazken arratsaldeetan 18:30etatik 20:00etara. Saioak Lekuona Fabrikaren eraikinean (Plaza Gorria).

Horiek horrela, eskolaren hartzailea izango da euskaraz egiten duena, bere praktikari buruzko hausnarketa egiteko prest dagoena, euskaraz egite horri ‘etekin’ hobea atera nahi diona (hobeto sentitu, egoera gehiago kontrolatu, euskaraz gehiago egin, urrats berriak ezagutu) edo solaskide guztiekin euskaraz ariko den pertsona.

Ahalduntze eskolan izena emateko, honela egin daiteke: interneteko formularioa betez (https://labur.eus/ahalduntzeeskola_izenematea), posta mezua bidaliz (bulegoa@lauhaizetara.eus) edo 688 76 53 98 zenbakira deituz.

Zubi bat euskaratik

Migrazio berrien testuinguan, hizkuntzetatik nola eraiki elkarbizitza nire auzoan, nire seme-alaben eskolan, nire herrian? Galdera horri erantzuten lagungu, kontzientzia sortu eta formakuntza emateko asmoz, “Zubi bat euskaratik” solasaldiak antolatu dira: labur.eus/zubi_bat_euskaratik

Ikerketa Beka

Aukera paregabea LGTBI+ mundua edota LGTBI+ mugimendua giza eta gizarte edozein ikuspegitatik ikertzeko, bai eta -zergatik ez?- euskal hizkuntza komunitatetik ere: labur.eus/koldo_mitxelen…