Badator Errenteria/Oreretako euskaltzaleon plaza!

Hemen da Errenteria / Oreretako Euskaltzaleon Plaza!
Euskararen egoerak kezkatzen bazaitu, animatu! Elkarrekin pentsatu eta ekintzetara salto egiteko unea da, jar dezagun plaza dantzan!
Ekainaren 17an (asteazkena) arratsaldeko 18:30ean Joxepa Anttoni Aranbarri anitzeneko 3. solairuan

Lehen Hika Solasaldia

Atzo izan zen (H)ikastaroari amaiera emateko antolatutako lehen hika solasaldia. Maiatzean zehar egon ikastaroari amaiera emateko Idoia Etxeberria etorri zen gurera Hitanoa biziberritzeko esperientzei buruz hitz egitera.

Euskal Herri osoko esperientzietaz hitz egin zigun, eta horri esker datozen urtetarako hainbat ideia ere lortu genituen. Hurrengo solasaldia hurrengo ostegunean izango da Xenpelar etxean. Fernando Oiartzunek Nokaren galerari buruz hitz egingo digu arratsaldeko 18:00etan. Idoiaren solasaldiak bezalaxe sarrera irekia da.

Mila esker Idoia hitzaldiarengatik!

Herritarren aktibaziooa

Lau Haizetaran herritarren antolaketa prozesu bat abiatu dugu. Ibilbide honen asmoa da gure herriko euskararen errealitatean eragitea, elkarlan irekia eta malgua eta herritarren hizkuntza aktibazioa bilatzen du. Euskara biziberritzeko proiektu multzo bati ekin nahi dio.

Euskararen egoerarekiko ardura minimoa duten eta inplikazio maila desberdina izan dezaketen herritarrak saretu, ahaldundu eta antolatu nahi ditugu.

Saioa Zabalak (ezkerreko lehena argazkian) Errenteriako prozesua dinamizatzen du, eta Egoitz Albizuk (ezkerro bigarrena argazkian) Oarsoaldeko prozesuak koordinatzen ditu.

Prozesu honek bi urte eta erdi iraungo du. Pasaian, Lezon eta Oiartzunen ere martxan dago, eta lau udalen eta Oarsoaldeko Garapen Agentziaren laguntza du.

Hizkuntza Harrerari buruzko Solasaldia

Gero eta jatorri desberdin gehiagoko bizilagunak izango gara gure herri eta auzoetan. Zer eginkizun jokatzen du euskarak haien harreran? Nola egingo dugu euskara etorri berrien ibilbidean egon dadin? Galdera horiei erantzuten saiatuko gara Lau Haizetarak antolatutako Harrera Linguistikoari buruzko Solasaldian. Zarauzko Udaleko Inmigrazio teknikari Julen Arangurenek zalantzak argitzen lagunduko digu. Gainera, gure herriko hizkuntza aniztasunaren mapari begirada bat emango diogu, eta euskara hurbil duten etorri berrien hitza entzungo dugu haien eskutik.

· Eguna: maiatzaren 29a, osteguna

· Ordua: 18:30

· Tokia: Lau Haizetararen egoitza | Joxepa Antoni Aranbarri anitzenea | 3. solairua

Eraldatzen doa euskal hiztunon komunitatea

Badator Euskaraldia: datorren maiatzaren 15ean emango diogu hasiera.

Asko eta azkar eraldatzen ari da gure hizkuntza komunitatea. Horregatik, euskarazko ohitura berriak hartzera gonbidatzeko ariketa denez, Euskaraldian hiru hiztun mota aintzat hartu nahi izan dira: euskara etxean jaso duten hiztunak, eskolan euskara ikasi dutenak eta euskara urrun duten giroetan sortu diren euskal hiztunak.

Euskaraldiko dinamizatzaile Naroa Etxeberriaren begiradapean, elkarrizketa interesgarria egin die Garazi Belokiri, Aitor Majadari eta Fadoua El Machhour-ri Oreretako Diario Vascoren kronikak. Hurrenez hurren hiru hiztun mota horien erreferentzia dira, eta Euskaraldiaren hamaikako kideetako batzuk dira.

Irakurri hemen elkarrizketa.

Eman izena euskaraldian.

Irakurketa erraza

Irakurketa Erraza ekimenaren bidez, irakurketa eta kultura hurbiltzen zaizkie irakurmena hobetu nahi dutenei. Hurrengo astean hasiko da. Animatu irakurketa erraza praktikatzera! Izena emateko, deitu Lau Haizetararen 613254904 telefonora.
#Errenteria #Orereta

Odol emateak

Gogoratu!! datorren asteartea,
apirilaren 4, Merkatuzarren odol-emateak antolatu ditugu. Ordutegia: 17:00etatik 21:00era. Zuk ere odola eman nahi baduzu, hitzordua hartzeko deitu edo jarri gurekin harremanetan.
zaintza@lauhaizetara.eus
☎️ 688 76 53 98

Logotipo berria

Hizkuntza erdigunean jarririk eta elkarlanaren bidez  herrigintza berritzeko ahalegina egiten denean, logotipo eraldatzailea sortzen da. Horixe gertatu zaigu Lau Haizetara topagunean. Diseinu artistikoa Ibai Maritxalar sortzailearen eskutik etorri da. Sentitu, pentsatu, ekin.

Ahalduntze eskola

Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.