Gaur hizkuntzaren eta tradizioaren zaintzaren bidez jendartea erdialdean jartzen duen ahalegin etengabea saritu dute. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak 2022ko Oarsoarrak saria jaso dute. Zorionak eta eskerrik asko.

Gaur hizkuntzaren eta tradizioaren zaintzaren bidez jendartea erdialdean jartzen duen ahalegin etengabea saritu dute. Xixilio Maritxalarrek eta Zuberoa jatetxeak 2022ko Oarsoarrak saria jaso dute. Zorionak eta eskerrik asko.


Kantu afari batez emango zaio hasiera Euskaraldiari. Azaroaren 18an izango da Niessen elkartean. Kantu afariaren animazio taldean arituko dira Arkaitz Miner (biolina), Xabi Vesga (txistu) eta Josu Berra (kitarra). Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hitzez ekiteko garaia!
Hasi dugu euskaldunon ahalduntze eskola, Euskaraldiaren harira. Lehen saioan herriko ulermenaren mapa osatu dugu, hau da, non bizi daitekeen euskaraz. Euskal hiztunon jabekuntzarako eta berdintasunerako eskola bat eraikitzeko esperimentazioa da.
http://labur.eus/ahalduntzeeskola_izenematea





Egunean Behineko “700 + euskaraz” taldean, irailaren 26tik urriaren 2ra arteko irabazleak: ISOTOPO (1.a eta 568,66 p.), eta zozketan PATXI ROMATET (12.a eta 523,73 p.). Zorionak. Bea Gallegoren “Zeinek esango zigun” lana jasotzeko, jarri harremanetan: bulegoa@lauhaizetara.eus
EITB Podkast: 02: Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean https://www.eitb.eus/eitbpodkast/jakintza/kultura/lokatza/audioak/osoa/7990933/podcast-audiolokatza-02-epika-lokatzetan-pentsamendu-feministan-narraseanjakin-/




