Euskahalduntze tailerra

Orereta Ikastolarekin elkarlanean, euskahalduntze tailerra antolatu dugu, euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko. Animatu eta zabaldu mezua interesatu dakiokenari, edonork har dezake parte!

Euskararen eguna

Kaixo kaixo! Azaroaren 4ean aldarrikatutakoaren ondoren Euskararen Eguna ospatzeko momentua iritsi da!
Iaz bezala, aurten ere  kantujira, babarrun jatea, kantaldia eta Pontx pailazoa izango ditugu!

Herri bazkarian parte hartzeko erosi zuen tiketak Sindi eta Arkaitzan.

Euskara eta kulturaren azoka

Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.

Batasunaren bidean

Euskararen transmisioak duen garrantzia irudikatu eta batasunaren beharra aldarrikatu zuen atzo ‘Batasunaren bidean’ ekimenak. Egiari zor, arratsaldeko ekimenean Txillardegiren ekarpena gogorarazi zuen Euskaltzaindiko Andres Urrutiak.

Egunero behar genuen

Gaur astelehenez Imanol Muruaren ‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztuko da, Orereta ikastolaren eta Berriaren eskutik. Aurkezpena Lekuona fabrikan izango da 19.00etan. ‘Egunero’ egunkariaren gaineko xehetasunak jaso dira liburuan.

Ahalduntze eskola

Bukatu da hiztunen ahalduntze eskola. Froga pilotoa izan da, zapore ona utzi duena. Euskaraldiaren harira antolatu dugu Lau Haizetaran, hiztunak ahaldundu, prestatu eta haien esperientziak partekatzeko. Orain, prototipatzea eta komunitateari tresna hau eskaintzea dira helburuak.