Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 7tik apirilaren 11a egingo da. Oreretan zehazki martxoaren 12an, asteazkenean, Niessen Aretoan izango da. Bi saio egingo dira, bata goizez eta beste arratsaldez. Goizeko saioa 9:30etan hasiko da eta 11:00etan amaituko da. Arratsaldekoa berriz, 18:00etan hasiko da eta 19:30ak aldera amaitu.
Hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu, Ekain Martinezen Prosopagnosia, Sonia Estevezen Plazer bat, Eneko Sagardoyren Betiko Gaua, Ekain Irigoienen Europa, Pentsatzen Dut Karmele Mitxelenarena, Jone Arriolaren Hor Konpon, Nerea Ayalaren, Patricia Fañanásen David Modroñoren eta Iraia Yartoren Goodbye Kepler eta azkenik Utlandsk Alba Lozanorena.
Mintzapraktika oso ekimen interesgarria, baliogarria eta lagungarria da. Bertan ahozko euskara praktikatu nahi duten 5 edota 6 pertsona biltzen dira. Ez daude bakarrik ordea, bidelagun batek, euskaldun zahar batek edota euskara maila altua duen batek, laguntzen die. Praktika hau astean behin izaten da, ordu betez edo ordu t’erdiz. Helburua euskaran jariotasun eta euskara praktikatzea da, gune eroso bat baliatuz. Ordutxo hori lagun giroan igarotzen du taldeak, akatsak egiteko leku bat da, eta hori gutxi balitz pertsona berriak ezagutzeko beste modu bat ere bada.
Guztiz doakoa den egitasmo bat da, zure ordutegira egokitzen dena. Hau da, izena ematerako orduan, egokien datorkizun orduei buruz galdetuko zaizu eta horren arabera egokitzen da taldea. Momentu honetan mintzalaguntzaileen faltan gaude, beraz euskaldun zaharra, euskara maila altua edota euskarari laguntzeko anima zaitez! Izena emateko Lau Haizetara elkartera bisitatxo egin dezakezu astearte eta ostegunetan 18:00-20:00, izena emateko edota edozein zalantza argitzeko. Bestela deitu 613 25 49 04 telefonora!
Atzo, 2025eko urtarrilaren 30ean Lau Haizetararen kideok “Taupada” jardunaldian egon ginen. Hainbat hitzaldi interesgarri jaso genituen adituen partetik.
Goizeko 10:00etan hasi Jon Zabala Arando, gizarte psikologiako doktoregaia eta EHUko kultura , kognizioa eta emozioa ikertaldeko kidea. Doktoregaia bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizartearen ongizateari buruz aritu zen. Hainbat gauza ikasi genituen baina horien artean, poteoan ibiltzea gizabanakoarentzat ona zenarekin gelditu ginen batez ere.
Zabalaren hitzaldiaren ostean, irakaslegaiei buruzko solasaldia jaso genuen Huheziko Letizia Garcia eta Enertiz Garroren partetik. Eskoriatzako kanpusean dira irakasle hizlari hauek. Bertako ikasleak euskararen eragile aktibo bihurtzeko egindako esperimentuari buruz ibili ziren, oso modu entretenigarrian eta interesgarrian.
Horren ostean, 11:25etan zehazki, Xabier Harluxet , BIZI mugimeduko partaidea, klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzeari buruz solastu zuen. Horrekin batera hainbat liburuxka banatu zizkigun BIZI mugimendua zer den ikas dezagun, eta egia esateko oso mugimendu interesgarria dirudi.
Eguerdia heltzean, atsedenerako ordua iritsi zen. Hainbat patata tortila pintxoz eta beste hainbat pasteltxoz gozatu genuen. Atsedena amaituta Igor Ahedo, EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeko partaidearen txanda iritsi zen. Bere txandan, gaur egungo gizartea aktibatzeko hainbat gomendio eman zizkigun.
Azkenik, aurreko hizlari batzuekin eta berri batzuekin osatutako mahai ingurua entzun genuen. Hainbat galdera desberdin erantzun zituzten partaideek, hainbat ikuspuntu desberdin azalduz.
Jardunaldia amaitzean Oreretara itzuli ginen arratsaldean beste hitzordu bat genuelako
Abenduaren 3a: Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskararen Nazioarteko Egunerako manifestuaren hiru erronka nagusiak: euskararen erabilera eta estatusaren indartzea, hizkuntza gutxituen aurkako joera globalari aurre egitea. https://topagunea.eus/larrialditik-indarraldira/
Topagunearen batzar osoan izan gara Ermuan, beste euskara elkarteekin batera. Erabileraren aroari begira, erabilera eta euskaltzaletasuna sustatzea helburu duten mugimenduaren eragile eraldatzailea izatera iritsi nahi du. #BateraJauzi #Euskalgintza
Gazte Asanblada ikerketa bat egiten ari da Oreretako gazteen euskararen erabilerari buruz. Horretarako, herriko gazteei (18-30 urte) galdetegi anonimo bat betetzeko eskatu diete (otsailaren 10a azken eguna). Lagundu ikerketan, galdetegia betez. docs.google.com/forms/d/1kRH1U…
Euskararen Eguna dugu gaur. Aukera bikaina euskal hiztunen komunitatean elkarrekin topatzeko eta ospatzeko, bai eta orainari begiratu, hausnartu eta praktika berritzaileak gauzatzea erabakitzeko ere. Bejondeigula!
Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Milaka ahots grabatu behar ditugu, tresna eta aplikazio berriak euskaraz sortuko badira. Etorri larunbat goizean, edo grabatu zure mugikorrean. commonvoice.mozilla.org/eu
Azaroaren 18an parte hartu genuen Topagunearen “Batera Jauzi” Kongresuan. Bertan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu genituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin. topagunea.eus/topaguhttps://topagunea.eus/topagunea-kongresua-2023/nea-kong… #topagunea
Euskara jalgi hadi plazara, ikasleengana, herrikoak diren edo herriratu berri diren familiengana, gazte kuadrilletara, herri langileengana, elkartasun eta berdintasunezko ekimenetara, kulturara, denda eta tabernetara, ahots digitalera… Ikus 2023ko Euskararen Eguneko egitaraua.