Euskararen Eguna dugu gaur. Aukera bikaina euskal hiztunen komunitatean elkarrekin topatzeko eta ospatzeko, bai eta orainari begiratu, hausnartu eta praktika berritzaileak gauzatzea erabakitzeko ere. Bejondeigula!

Euskararen Eguna dugu gaur. Aukera bikaina euskal hiztunen komunitatean elkarrekin topatzeko eta ospatzeko, bai eta orainari begiratu, hausnartu eta praktika berritzaileak gauzatzea erabakitzeko ere. Bejondeigula!

Makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Milaka ahots grabatu behar ditugu, tresna eta aplikazio berriak euskaraz sortuko badira. Etorri larunbat goizean, edo grabatu zure mugikorrean.
commonvoice.mozilla.org/eu

Azaroaren 18an parte hartu genuen Topagunearen “Batera Jauzi” Kongresuan. Bertan, datozen 10 urteetan euskararen erabileran jauzi bat emateko behar ditugun baldintzak adostu genituen, ekosistema linguistikoan nahi dugun aldaketa gerta dadin.
topagunea.eus/topaguhttps://topagunea.eus/topagunea-kongresua-2023/nea-kong…
#topagunea

Euskara jalgi hadi plazara, ikasleengana, herrikoak diren edo herriratu berri diren familiengana, gazte kuadrilletara, herri langileengana, elkartasun eta berdintasunezko ekimenetara, kulturara, denda eta tabernetara, ahots digitalera… Ikus 2023ko Euskararen Eguneko egitaraua.

Orereta Ikastolarekin elkarlanean, euskahalduntze tailerra antolatu dugu, euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko. Animatu eta zabaldu mezua interesatu dakiokenari, edonork har dezake parte!

Kaixo kaixo! Azaroaren 4ean aldarrikatutakoaren ondoren Euskararen Eguna ospatzeko momentua iritsi da!
Iaz bezala, aurten ere kantujira, babarrun jatea, kantaldia eta Pontx pailazoa izango ditugu!
Herri bazkarian parte hartzeko erosi zuen tiketak Sindi eta Arkaitzan.

Euskal kulturak maila askotako erronkak ditu. Haiei erantzuteko, eragileak formatuko dira “Euskal kulturaren eragiletzan” masterrean. Ekainaren 5ean inskripzioa egiteko epea bukatuko da.
ow.ly/gylw50OwuZl
labur.eus/euskal_kultura…



Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.
Errenta aitorpena euskaraz, zergatik ez? Oarsoaldeak antolatutako kanpaina horretan parte hartzera animatu nahi zaitugu.

Euskararen transmisioak duen garrantzia irudikatu eta batasunaren beharra aldarrikatu zuen atzo ‘Batasunaren bidean’ ekimenak. Egiari zor, arratsaldeko ekimenean Txillardegiren ekarpena gogorarazi zuen Euskaltzaindiko Andres Urrutiak.


